Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK | 2020-05-14

2020-05-14
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egin nahian jarraitzen du Jaurlaritzak. Gaur egin dute bilera legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek, hauteskundeetarako data bat zehazteko, baina ez dute akordiorik lortu. Bestalde, maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak ikastetxeetarako itzulera. Hasiera batean ikasleak datorren astelehenean, maiatzaren 18an itzultzea zen exekutiboaren asmoa, baina azkenean astebete atzeratu behar izan du itzulera.
GAKOAK | 2020-05-19

2020-05-19
Bigarren fasean ere berezitasunak ezarri nahi ditu Iñigo Urkulluren exekutiboak. Gauzak ondo bidean datorren astelehenean sartuko lirateke Hego Euskal Herriko lau lurraldeak bigarren fase horretan, eta lehen fasean sartzerakoan egin bezala, biagrrenean ere neurri propioak gehitu nahi dizkie Jaurlaritzak Madrilgo gobernuak onartutakoei.
GAKOAK | 2020-05-11

2020-05-11
Konfinamentua arinagoa da Euskal Herri osoan gaurtik aurrera. Hego Euskal Herrian zerogarren fasetik lehenengo fasera igaro dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Ipar Euskal Herrian ere konfinamentu arauak arindu ditu Parisek. Egoera nahasiena Euskal Autonomia Erkidegoan izan da, Gobernu espainiarrak ezarritako neurriak are gehiago zorroztu asmoz Urkulluren exekutiboak onartutako araudiarekin.
GAKOAK | 2020-05-05

2020-05-05
Madrilen, Gobernuak dekretu bidez onartutako alarma egoera beste bi astez luzatu ala ez bozkatuko dute bihar Diputatuen Kongresuan eta ez dago batere argi gobernuaren dekretuak behar beste babes izango ote duen. Bestalde, langabeziak gora egiten jarraitzen du gurean. Gaur ezagutu ditugu apirileko datuak, eta ez dira batere onak, espero zitekeen moduan. Serie historikoan inoizko okerrena izan zen martxoa langabe kopuruaren igoeari erreparatuta, eta gauza bera gertatu da apirilarekin ere.
GAKOAK | 2020-05-04

2020-05-04
69 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte azken 24 orduotan Hego Euskal Herrian. Konfinamentua martxan jarri aurreko egunetako zifren parekoa da gaurkoa. Aldi berean, 16 lagun hil dira azken 24 orduotan gaixotasuna zutela, 1.817 gaixotasuna gurera iritsi zenetik.
 
bannerra

bannerra