Skip to main content

36ko gerra

Gernikarrekin batera, bonbardaketa gogoratzeko unean (15.45), sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai Hamaikan

2020-04-25
Sirena hotsa eta ekitaldien jarraipena oinarri, Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenean saio berezia eskainiko du Hamaika Telebistak 15.30ean hasita. Ordu beteko saioa ikusgai izango da ondoren, 22.00etan eta nahieran, www.hamaika.eus ataria eta sare sozialetan Hamaikak dituen kontuetan. Gernikako herritarrekin bat eginez, 15.45ean, bonbardatu zuten unea gogoratzeko unean, sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai, baita Gernikako herritarren lekukotzak eta Mario Onaindia azken biziraulea eta Angela Davis Gernikan elkartu zireneko unea ere.
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
 
bannerra

bannerra