Skip to main content

Kolpez Kolpe

Eguzkiaren izpiekin lerrokatzen naiz

2020-06-25
Udako solstizioaren inbokazioa egin du Tessandok: Eguzkaiaren izpiekin lerrokatzen naiz. Nire Kopan isurtzen dira, gainezka eginez, argiaren eta beroaren ugaritasunaz, nire barruko itzalak argituz. Dei egiten diot itzal hauen edertasunari, haiek ikusteko aukera ematen baitit. Eguzkiaren urrezko argitan iluntasunean ziklo berri bat hasten denez, itzal hauek distira egin dezatela berotasun eta maitasunaren esentzia gardenaz, eta, guztiaren ezagutza sakonera eraman nazatela.
Sutara etiketak!

2020-06-25
Utikan garen hori izaten uzten ez diguten etiketak. Izan zaitez zu eta utzi izaten besteari. Izan gaitezen gu eta erein ditzagun espazio askeak.
Ikusezintasuna, disidentzia eta sua, Etxetxo Larroxatik, agurra

2020-06-25
Eskertzatik eta batez ere arduratik heldu dio Ibai Fresnedok: "disidentzia guztiei keinu bat egitearen ardura; bai banakoei zein kolektiboei. Nire etxetxo larroxatik hitz egiteak nire disidentzia azpimarratzea eskatzen baitu, nire kasuan sexuala.
Kolpez Kolpek "Agur!" esan dio denboraldiari

2020-06-24
Hedabideak kritikatu baina gure edukiak elkarbanatu ez dituzuen horiei, lasai, Xalbadorrek zioen moduan, "maite zaituztegu... oraindik".
Hauxe dun hauxe konspiraNoja, hau!

2020-06-17
Gu ere Kantabria aldera joango gara, badaezpada. Prest gaude baita ere Euskal Herria handitu eta Bilbo aintzat hartzeko Kantabriarekin batera.
Iraultza beltzaz

2020-06-11
Angela Davis eta konpainia. "Black lives matter" bilakaera.
 
bannerra

bannerra