Skip to main content

Marakana txikia

Marakana Txikia Legends: Athletic eta Gabarra, herria elkartu zuten garaipenak

2019-12-23
Ezustean eta 27 urtetako sikateari amaiera emanez, Athletic-ek Liga irabazi zuen 1983ko maiatzean Kanariar Uharteetan. Hurrengo urtean, Javier Clementek zuzentzen zuen taldeak, balentria bikoiztu zuen Liga eta Kopa irabaziz. Garaipen horien adierazlerik sinbolikoena gabarran egindako ospakizuna izan zen. Euskal jendarteak garai latzak bizi zituen 80ko hamarkadaren hasieran eta testuinguru sozial ilun horren baitan heldu ziren Athletic-en garaipen historiko horiek. Marakana Txikia Legends saio berezi honen lehen atalean, Juan Carlos Latxaga kazetariarekin batera, talde horren inguruko ardatzak aztertu ditugu.
Marakana Txikia Legends: Realaren hamarkada miresgarria aztergai

2019-12-30
Alberto Ormaetxearen eskutik, Realak bere historiako unerik onena bizi izan zituen 1979 eta 1983 bitartean. Testuinguru sozial zailean, talde gazte bat osatuz, Realak bi Liga eta Superkopa irabaztea lortu zuen. Ondoren, Toshack-en aginduetara, 1987ko Kopa. Taldea, jendartea eta klubaren bilakaera GARAko kazetari Joseba Iturriarekin batera aztertu ditugu.
Kobe Bryant-en heriotza, Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia

2020-01-27
Kobe Bryant-en heriotzak mundu osoko albistegiak ireki ditu, Lakers-eko jokalaria helikoperoarekin izandako istripuan hil da. Marakana Txikian bere ibilbidea aztertu dugu Alessandro Ruta eta Iñaki Berastegirekin batera. Hortaz gaindi, Iñaki Williamsek pairatutako irain arrazistak eta Italiako futbolaren erradiografia osatu dugu.
Urrats garrantzitsuak Alaves eta Eibarrentzat

2020-01-20
Armaginek eta gasteiztarrek garaipen bikainak eskuratu zituzten Atletico eta Levanteren aurka. Horrenbestez, jauzi kualitatiboa eman dute salbazioa lortzeko borrokan. Bestalde, merezi arren, Athletic-ek ezin izan zuen Celtaren aurkako garaipena lortu eta Realak itxura eskasa eman zuen Betisen zelaian. Osasunak beste puntu bat eskuratu zuen Valladoliden aurka berdindu ostean. Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderen parte hartzearekin batera, Realeko hockey jokalariek eta emakumezko futbolariek jasotako Urrezko Danborrari erreparatu diogu baita.
Iparrik gabe, Bartzelonak Ernesto Valverde kaleratu du

2020-01-13
Saudi Arabian lehiatutako Superkopan Atleticoren aurka galdu ostean, talde kataluniarrak gasteiztarra entrenatzaile kargutik erabaki zuen. Xavi Hernandezekin negoziatu ostean, azkenik Quique Setien hautatu dute Valverde ordezkatzeko. Arabarrak bi Liga eta Kopa bat irabazi ditu blaugranen aginte makilarekin eta une honetan, Bartzelona Ligako lehen postuan dago. Beñat Zarrabeitia lankideak egoeraren analisia osatu du.
Marco Pantanik 50 urte lituzke, etengabeko ihesaldian zihoan pirata

2020-01-12
Txirrindularitza Italiako kirol nazionala da eta pasio horrek mito askoren sorrera ekarri du. Euren artean, handienetako bat, Marco Pantani izan zen. Urtarrilaren 13an, "Pirata"-k 50 urte beteko lituzke eta Alessandro Ruta lankideak haren soslaia osatu du.
 
bannerra

bannerra