Skip to main content

Marakana Txikia

#Italia90 Mundu eta garai oso baten azken txapelketa

2020-06-29
1990an Italian lehiatutako munduko txapelketa aztertuko dugu Alessandoro Rutarekin. Gerra Hotzaren testuinguru geopolitikoa irudikatu zuen azken munduko futbol txapelketa. Alemaniako Errepublika Federalak garaipena lortu zuen Argentinaren aurka lehiatutako finalean eta mundial horrek joko eskasa eta hainbat protagonista utzi zituen: "Vasco" Goycochea, Roger Milla, Gascoigne, Higuita edo Schillaci. Sobietar Batasuna, Txekoslobakia eta Yugoslabiaren azken txapelketa izan zen.
Garaipenik ez euskal taldeentzat; Saskibaloian, fitxaketa berriak Araski eta Gernikan

2020-06-16
Ikuslerik gabe baina Ligako partidak itzuli dira jada: Derrigortutako etenaldiaren ostean, euskal taldeek ezin izan dituzte euren partidak irabazi. Aurrera begira dituzten erronkak, Ramon Basaldua, Ane Urkiri Ansola, Joseba Iturria, Imanol Magro eta Iñaki Berastegirekin batera aztertu ditugu. Hortaz gain, Realeko entrenatzaile berria Natalia Arroyo gehiago ezagutu eta, saskibaloian, Anna Cruz eta Roso Buch-en fitxaketak hizpide Marakana Txikiaren atal berrian.
"The Last Dance": Jordanen epika lehiakor eta irabazlearen alde iluna

2020-06-10
Netflix plataforma erraldoiak “The Last Dance” serie dokumentala atera zuen apirilean. Bertan, Michael Jordanek gidatu zituen Chicago Bullsen urrezko garaia aztertzen da. Kirolaz haratago, politika, marketing-a eta ezkutuko aurpegiak erakusten ditu serieak, Estatu batuetan ekoitzitako dokumentala dela ahaztu gabe. Marakana Txikia saioan, Beñat Zarrabeitiak eta bere mahaikideek sakonki aztertu dute Jordan, Pipen, Phil Jackson eta bere ezkutariek utzitako aztarna.
Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n
Joxe Anjel Iribar, konpromisoaren ikur

2020-06-01
40 urte bete dira Joxe Anjel Iribar handiak erretiroa hartu zuenetik; 1980ko maiatzaren 31ean, San Mamesen jasotako omenalditik eratorritako dirua euskarazko lehen kirol hiztegia osatzeko eman zuen zarauztarrak. Bere figura, hiztegi hori sortzeko, UZEIko lantaldearekin batera, Iñaki Elorzarekin hitz egiteaz gain, konpromisoaren inguruko ertzak aztertu ditugu Patxi Xabier Fernandezekin batera.
Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
 
bannerra

bannerra