Skip to main content

gurean gaur

GAKOAK | 2020-07-09

2020-07-09
Tuteran eta Iruñean beste bi agerraldi edo kokoren berri eman du Nafarroako Gobernuak. Tuteran 25 pertsonak eman dute dagoeneko positibo, eta Iruñean berriz 5ek. Horiei Ordiziakoa ere gehitu behar zaio. 58 pertsonak eman dute dagoeneko positibo Agerraldi horrekin lotuta.
GAKOAK | 2020-07-07

2020-07-07
35 dira dagoeneko ordiziako fokoan baieztatutako Covid-19 kasuak.Dagoeneko 1.000 PCR baino gehiagoren emaitzak jaso ditu Osakidetzak. Herriko alkateak autokonfinatzeko eskatu du. Biharko azoka bertan behera geratu da, eta Kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi dituzte.
Eusko Jaurlaritzak %37 handituko du etxebizitzen birgaitze integrala sustatzeko Renove programaren aurrekontua

2020-07-06
Renove plana etxebizitza eta eraikinen birgaitze integralerako eta efizienterako laguntzak ematen dituzen plana da. Aurten, 6,4 milioi euroko aurrekontua izatetik 8,8 milioi eurora haziko da. Plana 1980a baino lehenagoko, alegia 40 urte baino gehiago dituzten eraikin eta etxebizitzei dago bideratuta, eta, Etxebizitza sailak adierazi duenez “eraikin horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du, hiriak suspertzen ditu eta lurzoru berriak kontsumitu gabe jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen du”.
GAKOAK | 2020-07-01

2020-07-01
Josu Urrutikoetxea libre uzteko eskatu du Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak. Euskal presoaren abokatuaren eskaerarekin bat egin du beraz fiskalak, eta eskumuturreko telematikoa jarrita aske uzteko eskatu du. Gauean espero da epaileek erabakia hartzea, baina esandakoa, Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak Josu urrutikoetxea libre uzteko eskatu du. Bestalde, ekonomia eta industria izan dira gai nagusiak gaur Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan.
 
bannerra

bannerra