Skip to main content

gurean gaur

Haize errota parke baten proiektuak alarmak piztu ditu Lesakan

2020-06-24
Bortzirietako herriak eta erroten eraikuntzagatik kaltetuak izango diren auzokide eta bizilagunek Nordex enpresaren planen aurka azaldu dira. Aste honetan bertan, udalak parke eolikoa delakoa ez eraikitzearen inguruko deklarazioa onartuko du. Bizilagunek Endara Bizirik plataforma osatu dute proiektuaren aurka.
GAKOAK | 2020-06-23

2020-06-22
Madrilgo diputatuen kongresuak atzera bota du Felipe Gonzalez gobernuburu espainiar ohia eta GAL ikertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzeko aukera. Sorpresarik ez da izan, eta batzordearen aurka bozkatu dute PSOE, PP eta VOXek.
Bazterrekoak | Rosa Parks, arrazismoaren aurkako ikur

2020-06-19
Amerikako Estatu Batuak kontraesanez betetako herrialdea dela ukaezina da, alegia, XVIII. mendetik argi eta itzalez betetako kondairak elikatzen ibili dira. Historiako liburuetan agertzen diren lehen konstituzioaren idazketa errepublikarra edo esklabutzaren ezabapena, muturreko kapitalismoarekin eta errotutako arrazismoarekin kontrajartzen dira. Izan ere, odolez idatzitako historia du bere atzean, Amerikako natiboen sarraskitik hasita, ingelesak eta frantsesak ostean, herrialdeko iparra eta hegoa guda zibilean eta etenik gabe bortizkeria jaso duten beltzaranak. Asko izan dira egoera honen aurrean planto egin zuten eta dutenak, eta baita ere, behartu bazituzten ere, altxatu ez zirenak; bereizketa garaian, autobus eserlekutik altxatu ez zen emakume beltza adibidez: Rosa Parks.
“Gobernatzeko prest” programaren zutabeak "erreforma fiskala, osasuna, lana eta zaintza" izango direla nabarmendu du Gorrotxategik

2020-06-18
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiko lehendakarigaiak uztailaren 12rako hauteskunde-programaren aurkezpenean esan duenez, bere alderdia "prest" dago Euskal Autonomia Erkidegoan gobernatzeko. "Morea, gorria eta berdea" den planteamenduan oinarrituta, "herritarrekin eta herritarrentzat" eta gizarte mugimendukin "elkarlanean" egindako proposamena egin dutela nabarmendu dute.
EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko “hauteskunde antzerkia” kritikatu du Iturgaizek

2020-06-18
Karlos Iturgaiz PP+ Cs koalizioko lehendakarigaiak "hautes-antzerkitzat" jo ditu EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko "desadostasunak, urruntzeak eta haserreak", uztailaren 12aren ostean euskal sozialistekin itunak egingo dituztela argudiatuta.
Europako Kontu Epaitegiak zalantzan jarritako "Euskal Yaren" gastua birpentsatzeko eskatu du EH Bilduk

2020-06-18
EH Bilduk 'Euskal Y'rako aurreikusitako gastua "gelditzea, pentsatzea eta berriz diseinatzea" proposatu du. Europako Kontu Epaitegiaren txostenak jasotzen duenez, trenak ez du bere funtzioa beteko gutxienez beste 20 urtean. Mikel Otero EH Bilduko hautagai arabarraren ustez, beste trenbide eredu batean, trantsizio energetikoan eta automobilgintzaren sektorearen birmoldaketan pentsatu behar da.
 
bannerra

bannerra