Skip to main content

gurean gaur

GAKOAK | 2020-05-26

2020-05-26
Koronabirusaren pandemia dela eta presoak euskal espetxeetara ekartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarrari. Osasun arrazoiak argudiatu ditu horretarako Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak.
Covid-19 gaitza komikigileen begietatik

2020-05-22
Euskal Herriko eta atzerriko hainbat komikigilek koronabirusari buruz egindako tira grafikoen bilduma ikusgai.
Ezkabako ihesa gogoan

2020-05-22
Europako ihesaldi ezagunenen artean da Ezkabakoa.
Aldundiek ezin izango dute aurten Udalekuak 2020 programa antolatu

2020-05-22
Ekintza "alternatiboak" pentsatzen ari direla adierazi du Ana del Val Arabako kultura eta kirol diputatuak. Udalekuak antolatzen dituzten elkarteek ez dute ohiko egitaraua beteko, eta segurtasun neurriak betetzen dituzten jarduera osagarriak eskainiko dituzte. Gazteleku Elkarteko Fontso Canterak haien aurtengo egoerari buruz hitz egin digu.
Joxe Mari Sors (Euskal Editoreen Elkartea): “Beti bezala, eta Euskal Herrian ohitura dugu, elkarlanean egin beharko dugu aurrera”

2020-05-21
Liburugintzaren sektoreaz aritu gara Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko presidentearekin. 2008ko krisitik oraindik atera gabe zegoen industriak bigarren kolpe gogorra jaso du konfinamenduagatik eta elkarlana izango da berreskurapenerako giltza, Sors-en ustez.
Santurtziko portuan hildako langilearen heriotza salatu dute sindikatuek

2020-05-22
Santurtziko portuan ordezkaritza duten sindikatuek elkarretaratzea egin dute Portuko bulegoen aurrean, asteazkenean jazotako langile baten heriotza salatu eta istripuaren inguruko ikerketa exigitzeko. Otsaileko Zamakona ontziolako langilearen heriotzari batzen zaio eta bi dira aurten Santurtziko portuan zendutako langileak, sindikatuek salatu dutuenez.
 
bannerra

bannerra