Skip to main content

gurean gaur

Hego Euskal Herri osoa igaroko da malgutze planaren bigarren fasera astelehenean

2020-05-22
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eginda zuten Hegoaldeko lurralde guztiek Espainiako Gobernuaren konfinamenduaren leuntzean aurrera egiteko eskaera eta Salvador Illa Osasun Ministroak iragarri du hala izango dela.
Euskara ardatz hartuko duen etorkizun berdinzalearen alde martxan da ‘Geroa euskaratik’

2020-05-22
Euskara ardatz hartuko duen etorkizun berdinzalearen alde, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina jarri du martxan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Azaldu dutenez, Covid-19ak sortutako krisiak agerian utzi ditu gizarte honek "euskalgintzan zein bestelako gizarte esparruetan" dituen "hutsuneak". Era berean, gehitu dute "normalitatea" deitu izan duten hori ez dela herritar guztiena eta, hizkuntza eskubideen "etengabeko" urraketek agerian utzi dutela.
Bazterrekoak | Clara Campoamor lider karismatiko eta ausarta

2020-05-22
Askapen prozesuek antolakuntza, batasuna eta askotan, lider karismatiko eta ausartak behar izan dituzte. Clara Campoamor dugu honen adibide, Espainiako II. Errepublikako Kongresura emakumeen bozkatzeko eskubidea eraman zuena. 1933an, lehen aldiz, emakumeek bozka eman zuten Espainiako Estatuan eta Euskal Herrian.
Gorka Orive (Farmazia irakaslea): "Zientziaren ahalegina izugarria izaten ari da"

2020-05-22
Hainbat aste igaro dira alarma-egoera ezarri zenetik. Une honetan, immunitateari buruz aspektu gehiago ikasi eta aztertzea dagokio zientzian diharduen komunitateari. Bereziki, koronabirusari aurre egiteko txertoa aurkitzeko bilakaerari dagokionean. Hortaz aritu da Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia irakaslea. Esan duenez, kutsatuen olatu berririk izango den eta egotekotan, noiz gertatuko den, dira momentuko galderak. Horretan, testek berebiziko garrantzia hartzen dute eta, noski, txertoaren inguruko ezbaia ere hor dago. Oriveren hitzetan, hipotesiak kontrastatze aldera, berri onak espero dira.
Anita Parker: Azalean

2020-05-18
Sofatik altxaraziko zaituztete abesti dantzagarri honekin.
"Naparraren historia Euskal Herrian gertatu da, baina mundu osoko edozein lekutara eraman daiteke"

2020-05-21
'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara Nafarroa Gaur saioan: "Bigarren indusketa horretan 'Naparra'ren gorpua azaltzen ez bada, senideek beste 40 urte pasa behar dituzte gorpua bilatzen?".
 
bannerra

bannerra