Skip to main content

gurean gaur

Auzotarren sarea Iruñeko Kale Nagusian

2020-05-18
Iluntzeko txalo zaparradekin hasi ziren; eguneroko bizitza elkarbanatzen dute orain, leihoz leiho.
GAKOAK | 2020-05-18

2020-05-18
Uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Iñigo Urkullu lehendakariak. Bolo-bolo zebilen data posibleetako bat zen uztailaren 12a eta egun horretarako deitu ditu azkenean. Ez ohiko hauteskundeak izango dira noski. Pandemia baten erdian, ikusteko dago oraindik zein neurri berezirekin joan beharko duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek bozka ematera. Oposiziotik, arduragabekeriaz jardutea leporatu dio lehendakariari Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak.
GAKOAK | 2020-05-07

2020-05-07
23 pertsona hil dira azken orduotan Hego Euskal Herrian koronabirusa zutela: 19 EAEn eta 4 Nafarroan. Atzo jakianrazitako 16ak baino 7 gehiago, guztira. Aldiz, PCR bidez baieztatutako kasu berri kopuruak behera egin du: 50 kasuen berri eman dute gaur, asteazkenean 73 izan ziren.
GAKOAK | 2020-05-06

2020-05-06
Emakumezko bat hil dute Angelun, eta senarrak bere buruaz beste egin du. 2003az geroztik, 106 emakume hil dituzte Euskal Herrian; aurten laugarrena da, konfinamendu aldiko bigarrena. Koronabirusari dagokionez, hamasei pertsona hil eta PCR bidez 73 kasu berri baieztatu dira Euskal herrian azken orduotan. Datuen arabera, badirudi egunean hildako kopurua egonkortzen ari dela guera. 16 hil dira azken 24 orduotan, atzo baino bat gutxiago, eta herenegun beazinbeste.
GAKOAK | 2020-05-14

2020-05-14
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean egin nahian jarraitzen du Jaurlaritzak. Gaur egin dute bilera legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek, hauteskundeetarako data bat zehazteko, baina ez dute akordiorik lortu. Bestalde, maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak ikastetxeetarako itzulera. Hasiera batean ikasleak datorren astelehenean, maiatzaren 18an itzultzea zen exekutiboaren asmoa, baina azkenean astebete atzeratu behar izan du itzulera.
Susana Bera iruindarrak eskuratu du argazkilaritzako Pulitzer saria

2020-05-18
Hong Kongen 2019ko udazkenean izandako istiluetako argazkiak saritu ditu epaimahaiak. 'Breaking News Photography' kategorian gailendu da Reuters agentziako beste argazkilari batzuekin batera.
 
bannerra

bannerra