Skip to main content

koronabirusa

360 koronabirus kasu atzeman dituzte gaur Nafarroan, PCR gehien egin diren egunean

2020-09-24
Euskal Autonomia Erkidegoan astebetean 62 hildako zenbatu dituzte koronabirusa dela eta. Eustatek bestalde martxoko datuak eman ditu eta soilik hilabete horretan 500 hildako zenbatu, jaurlaritzak emandako datuak baino %7,7 gehiago. Araban, eustaten datuek %33,8 igoarazi dute martxoan hildakoen tasa.
425 positiboren berri eman du Nafarroak, behin behineko datuak argitaratuta

2020-09-23
Azkoien bihartik aurrera 2. Fasera itzuliko da eta gainera, herriko sartu eta irtenaldiak poliziak kontrolatuko ditu. Juan Carlos Castillo alkateak norbanakoen arduraren, zein ardura kolektiboaren beharra azpimarratu du.
Nafarroa da estatu mailan positibo tasa handiena duen bigarren lurraldea

2020-09-22
Soilik Madrilek du positibo tasa handiagoa, Nafarroak baino 146 kutsatu gehiagorekin 100.000 biztanleko. Fernando Simonek estatuko Osasun Alerta eta Larrialdietako Koordinazio Gunearen zuzendariak azpimarratu du, Nafarroako argazkia "baliagarria"dela birusaren hedapen ahalmena aztertzeko, eta hori beste esparru batzuetan aurreikusteko.
ZIUetako okupazioa hirukoiztu da Nafarroan nahiz eta asteburuak datu baikorrak utzi dituen positibo kopuruei dagokienez

2020-09-21
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez arreta Zestoara begira dago. Azken egunean 30 positibo antzeman dituzte eta herriak bere kabuz konfinatzeko erabakia hartu du 3000 biztanleko herriak. Besteak beste gune publikoak eta tabernak itxi dituzte eta alkateak berak etxeratzeko erabakia hartu du.
NAfarroan %72 egin du gora positiboen eraginak aurreko astearekin alderatuta

2020-09-17
Lakuako Gobernuak aldiz pandemia “egonkortu” egin dela adierazi du. Hala ere, atzoko datuek %5aren langan jarri dute positibo kopurua 579 izanik eta 49 ospitaleratzerekin Euskal Autonomia Erkidegoan.
Leioako Udalak Kultur Leioa eraikineko urte amaierako programazioa aurkeztu du

2020-09-16
Azaldu dute urteko lehen seihilekoan bertan behera utzi behar izan zituzten ikuskizunak berreskuratzeko esfortzua egin dutela, eta lortu ere egin dutela. Euskal artistek presentzia nabarmena izango dute. Izaro Andres eta Xabi Solano musikariak, Artedrama eta Tartean teatro konpainien antzezlanak eta Aukeran dantza taldearen emanaldia biltzen ditu programazioak, besteak beste.
 
bannerra

bannerra