Skip to main content

Covid-19

Hilaren 18 eta 25ean protestak egingo dituzte osasun arloko langileek

2020-09-15
Ostiraletik hasita, Osakidetzako langileek protestak egingo dituzte berriro, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Covid-19a dela eta, azken hilabeotan bizitako muturreko egoera salatu nahi dute.
Ipar Euskal Herrian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo-agiria, hegoaldean ez

2020-09-02
Ipar Euskal Herriko eskolek atzo hasi zuten ikasturte berria eta hegoaldean datorren astean dira hastekoak . Covid-19aren hedapena dela eta, Frantzian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo agiria ikastetxe bat ixten bada. Horrela, gurasoak haurraren hezkuntzaz arduratuko dira. Espainian, ordea, soilik positibo eman duten haurren gurasoek izango dute gaixo-agiria eskatzeko aukera.
Azken orduotan 409 koronabirus kasu berri atzeman dituzte EAEn

2020-08-31
Azken 24 orduetan 409 COVID-19 kasu berri detektatu dituzte Eskal Autonomia Erkidegoan. Horiek 5.928 OCR proba egin ondoren detektatu dituzte. Lurraldeka, 41 Araban, 225 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan. Bestetik, erkidegotik kanpo bizi diren 11 lagunek ere positibo eman dute.
Zer esana ematen jarraitzen du 2020-2021 ikasturte hasierak

2020-08-31
Iragan astean iragarri zituzten Nafarroako eta EAEko gobernuek ikasturte hasierarako protokoloak baina horrek ez du eztabaidarekin bukatu. Nafarroan Gimeno hezkuntza kontseilaria zuzendaritza taldeekin bildu da plana azaltzeko eta EAEn Ikastolekin bilduta dago Hezkuntza saila, baliabideak nola banatuko diren zehazteke baitago oraindik.
Gutxienez 43.000 pertsona kutsatu ditu Covid-19ak Euskal Herrian

2020-08-28
Gaur betetzen dira sei hilabete Euskal Herrian lehen Covid-19 kasuak detektatu zirenetik. Bi kasu baieztatu ziren otsailaren 28 hartan. Bat Araban eta bestea Gipuzkoan. Ordutik hona 43.000 kasu baino gehiago baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horiei zehaztasunez jakiterik ez dagoen Ipar Euskal Herriko datuak gehitu beharko litzaizkieke. Hildakoak berriz 2.204 izan dira.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua

2020-08-28
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek ezarritako salaketari erantzunaz. Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 19an kaleratu zuen aginduaren aurka aurkeztu zuten salaketa hori.
 
bannerra

bannerra