Skip to main content

coronavirus

Imanol Karrera (LAB): "Zaldibarko istripuak eredu honen porrota islatzen du"

2020-06-26
Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak LAB-eko Imanol Karrerarekin solasteko aukera izan du. Bertan, langileariaren egoera eta pandemiak utzitako testuinguru sozioekonomikoa aztertu dugu.
Frantziako Gobernuak uztailaren 10ean amaitu nahi du larrialdi egoera

2020-06-10
Frantziako Gobernuak uztailaren 10ean amaitu gura du Covid-19ari aurre egiteko martxoan onartutako osasun larrialdiko egoera. Dena den, Frantziako Gobernuak lau hilabetez gordeko du elkarretaratzeak mugatu edo debekatzeko eskubidea, baita zirkulatzekoa ere.
Jon Redondo: "Pilota partiden aforoa %60-ra iritsiko da udan"

2020-06-10
Elkarrizketaren tartean, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondorekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Bertan, Covid19 gaitzak eragindako ondorioak, Bat Basque Team-eko kirolarien egoera, arrauna eta pilotaren itzulera, Ligaren ingurukoak eta euskal selekzioen ofizialtasunaren ingurukoak hizpide.
Hogei pertsonari atzeman diete koronabirusa Basurtun

2020-06-09
Basurtuko Unibertsitate Ospitalean atzemandako koronabirus kasuak hogei pertsona baino gehiagori eragiten die dagoeneko. Revilla pabiloian ospitaleratuta zeuden bederatzi profesionalek eta hamabi pazientek positibo eman dute PCR proban. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila bi foku nagusi aztertzen ari da egunotan, kezkatzeko moduko kutsatzeak agertzen hasi baitira osasun zentro batzuetan.
Elixabete Garmendia (Kazetaria): “Gu ez gara inorenak, geure buruaren jabe gara gu”

2020-06-09
"Gora kontraesanak!" dioen pintada darabil buruan Elixabete Garmendia kazetariak egun hauetan, koronabirusaren inertziak bultzatuta horrela sentitzen baita: kontraesanez beteta. Covid19aren krisia piztu zenetik, adinekoen zaurgarritasunaren inguruan asko hitz egin da. Izan ere, hirugarren fasera sartu berri garen honetan, kalera irteteko mugak dituzte zaharrenek oraindik eta hari horri tiraka, gogoeta egin du Garmendiak.
Nerea Zabaleta (Harvard): "Zientzialari gisa egoeraren larritasuna murriztu eta gizarteari lagundu nahi diogu".

2020-06-04
Nerea Zabaleta biokimika ikerlari leitzarra Bostonen dago, Harvard-eko unibertsitatearentzat lanean. Bertan, 10 edo 12 ordutako lan eguneak osatzen dituzte euren laborategian, urte hasieran hasitako lanari segida emanez. Covid 19 gaitzaren kontrako txertoa sortu nahi dute eta une honetan fase esperimentalean gaude. Zabaletak nabarmendu duenez, onena "txerto bat baino gehiago" egotea litzateke. Eta, nola ez, horien unibertsalizazioa.
 
bannerra

bannerra