Skip to main content

covid19

Jangou aplikazioa Arrasate eta Errenterian, tabernetako janaria etxetik eskatzeko baliabide alternatiboa

2020-11-10
Covid19 gaitzari aurre egiteko hartutako neurri murriztatzaileen artean, ostalaritzaren itxiera dago. Egunotan, taberna eta jatetxeek soilik etxera eramateko zerbitzua eskaini dezakete. Horiek horrela, Skatu-ren eskutik, Arrasaten zein Errenterian Jangou aplikazioa martxan dago eta 20 taberna inguruk bat egin dute ekimenarekin. Eredu alternatibo garatzeko bidea dela azaldu digu Skatuko Maitena Urretabizkaiak Gurean Gaur albistegian.
Nafarroan positiboek gora egin arren positibotasun-tasak behera egin du

2020-11-10
Azkeneko 24 orduetan COVID19agatik 219 gaixo zenbatu dituzte eta 2.910 PCR eta antígeno proba egin dituzte. Gauzak horrela %7,5koa da positibo eta proben arteko erlazioa.
Nekane Balluerka: "Etxealdian, Euskal Herriko Unibertsitateak 5500 inpaktu mediatiko sortu zituen"

2020-11-09
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko errektore Nekane Balluerka izan dugu gurekin. Kargua uzteko aste gutxi falta zaizkionean, Hamaika Telebistan agintaldiaren balantzea egiteaz gain, aurrera begirakoak marraztu ditu.
Asteburuan test gutxiago eginik ere, positibotasun-tasa 2 puntutan kokatu da %10aren azpitik

2020-11-09
Osotara 2.231 PCR eta antígeno test egin dituzte igandean Osasunbidean eta COVID19agatik 183 kutsatu atzeman dituzte, ehuneko 8,2ko gaixo tasarekin.
COVID19ak kutsatutakoen beheranzko joerak darrai Nafarroan

2020-11-06
Azkeneko 24 orduetan 345 kasu berri zenbatu dituzte eta astelehenetik ostiralerako bataz bestekoa 380 gaixoen ingurukoa da.
Positiboek gora berriro egin arren positibotasuna orekatu egin da Nafarroan

2020-11-05
Atzokoan piztaldi berria sumatu zuten arakatzaileek Viana herrian, 39 kasurekin, haietatik 33 adinekoen egoitza batean izanik. Nuestra Señora de Gracia zentroko 26 erabiltzaile kutsaturik daude koroabirusarengatik eta 2 ospitaleratu izan behar izan dituzte, Logroñoko erietxean.
 
bannerra

bannerra