Skip to main content

Covid 19

Angel Elias (EHU): "Komunikazioa eta elkarlana beharrezkoak dira langileen eta enpresaren artean"

2020-06-30
Telelana azken urteotan zabaldu den fenomenoa da, eta Covid-19ak eragindako pandemiaz geroztik, gero eta etxe gehiagotara zabaldu da. Espainiako Gobernua lege aurreproiektua diseinatzen ari da etxetik lan egitearen esparrua arautzeko. Legeaz eta, oro har, telelanaz mintzatu gara Angel Elias EHUko Lan Harremanen dekanoarekin.
Europar Batasunak 15 herrialderi irekiko dizkie ateak asteazkenetik aurrera

2020-06-30
Hiru hilabete eta erdiz itxita egon ostean, Batasunetik kanpoko herrialde batzuekiko mugak irekiko ditu Bruselak. Estatu kideen negoziazio gogorraren ostean, Errusia, Estatu Batuak eta Brasil zerrendatik kanpo geratu dira, espero zen bezala, 100.000 biztanleko dituzten kutsatu kopurua Batasuneko herrialdeena baino askoz handiagoa baita.
Txinako militarrak koronabirusaren aurkako txerto bat hartzen hasiko dira

2020-06-30
Institutu Zientifiko Militarraren eta CanSino Biologics enpresa biofarmazeutikoaren artean garatu dute eta, enrpesak ziurtatu duenez, egindako frogek “txertoaren segurtasuna” eta “immunitate altua” bermatzen dute, erantzun immune zelular egokiarekin batera.
Imanol Karrera (LAB): "Zaldibarko istripuak eredu honen porrota islatzen du"

2020-06-26
Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak LAB-eko Imanol Karrerarekin solasteko aukera izan du. Bertan, langileariaren egoera eta pandemiak utzitako testuinguru sozioekonomikoa aztertu dugu.
Mitxel Lakuntza: "Onartezina da herri honetan erresidentzien inguruko hausnarketarik edo debaterik ez egotea"

2020-06-25
Elkarrizketaren tartean, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza izan dugu gurekin, Beñat Zarrabeitia lankidearekin izandako solasaldian "herri honetan gertatzen dena fiskaltasunarekin lotuta" egongo dela nabarmendu du. Honatx aurrerapena.
Jon Maia: "Krisi hau aukera bat izan daiteke sistema hau aldatzeko"

2020-06-16
Etxealdian zehar sortutako artikulu baten ondoren, Jon Maiak "Bihar Tomorrow" ekimenaren bultzatzaileetako kide gisa azaltzen zaigu. Beste mundu bat posible dela aldarrikatuz landutako iniziatiba hain zuzen ere. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak berarekin hitz egin du.
 
bannerra

bannerra