Skip to main content

etxetik etxera

Etxetik etxera II

2020-04-24
Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak elkarlanean, Etxetik Etxera II saio berezia egin du azken ostirala aitzaki hartuta. Hemen duzue ikusgai.
Bertso bazkaria konfinamendu garaian

2020-03-30
Itxialdi garaian ez da plazara ateratzerik, baina bada nor bere etxean kantatzerik. Imajinazioari tiraka, hainbat formatu berri sortu dira egunotan interneten eta horietako bat da “Etxetik etxera online bertso saioak”. Itxialdiak iraun bitartean, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek ostiralero 18:30ean. Unai Elizasuk azaldu duenez, ahal den neurrian, normaltasunari eustea da asmoa. Hala, apirilerako egitarau osoa antolatu dute jada, bertso poteo eta guzti.
Elkartasuna gaur, etxetik etxera, Hamaika Telebistan

2020-03-27
Berrogialdiak eta etxeratze aginduak eragin zuzena izan du espetxeetako bizi baldintzetan. Preso daudenak, are presoago, bakartuago eta urrunago daude, komunikazio bideak mugatuta. Inkomunikazio egoera honek Euskal Herriko ehunka euskal herritar kolpatu ditu, eta egoera xamurtzeko ahaleginean, Etxetik Etxera saio berezia prestatu dute Sarek eta Etxerat Elkarteak. Hamaika Telebistak ere emitituko du; beraz, gaur, 19:00etik aurrera, elkartasuna, etxetik etxera, Hamaika Telebistan.
 
bannerra

bannerra