Skip to main content

beñat zaldua

Beñat Zaldua (Kazetaria): "Argitzeke gelditu da 2016an zer gertatu zen komisaldegi horretan"

2020-06-09
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatzera. Beñat Zalduak gazte senegaldarraren auziaren jarraipena egin du 2016az geroztik, eta berarekin aztertu dugu gaia.
Beñat Zaldua (Kazetaria): “Nori egin zaizkio PCR testak?”

2020-05-13
Koronabirus sintomak dituzten gaixo guztiei PCR probak egin beharko dizkiete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzuek, sintomen berri izan dutenetik 24 ordu pasa baino lehen. Agindua Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak argitaratu du maiatzaren 11ko Buletin Ofizialean. Baina, orain arte, nori egin zaizkio PCR testak? Galdera hori egin du Beñat Zaldua kazetaria. Azaldu duenez, positibo ematen dutenen portzentai handia izaten da ospitaleratua, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kasua bestelakoa da. Berrogeialdi egokirik eta frogarik gabe pasatu al dute koronabirusa herritarrek? Hainbat galdera planteatu ditu Zalduak gaiari heltzeko. PCR testak egiterako orduan Lakuaren interesei ere erreparatu die.
Alemanian egiten den test kopurua EAEn egiten denaren bikoitza da

2020-03-31
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a antzemateko Alemanian baino test gehiago egiten direla adierazi du Lakuako Osasun Sailak. Beñat Zaldua kazetariak datuak alderatu ditu, eta Miguel Sanchez Plangintza Sanitarioko zuzendariak esandakoa okerra izan daitekeela ondorioztatu du. Azken asteetan, Alemanian 6.238 test egin dituzte, milioi bat biztanleko; Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.677.
 
bannerra

bannerra