Skip to main content

urteurrena

Ikurrina lehenengoz Everestera iritsi zenekoa

2020-05-14
1980ko maiatzaren 14an iritsi zen ikurrina munduko tontor garaienera. Martin Zabaleta (Hernani, 1949) mendizaleak lortu zuen balentria, Everestera abiatutako bigarren euskal espedizioan. Hamabi mendizale joan ziren guztira, baina Zabaleta baino ez zen iritsi gailurrera, Pasang Temba xerpa lagun zuela. 80koa balentria kolektibo gisa bizi izan zen eta herri baten garaipen gisa ospatu zen abentura.
Gernikarrekin batera, bonbardaketa gogoratzeko unean (15.45), sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai Hamaikan

2020-04-25
Sirena hotsa eta ekitaldien jarraipena oinarri, Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenean saio berezia eskainiko du Hamaika Telebistak 15.30ean hasita. Ordu beteko saioa ikusgai izango da ondoren, 22.00etan eta nahieran, www.hamaika.eus ataria eta sare sozialetan Hamaikak dituen kontuetan.
 
bannerra

bannerra