Skip to main content

gerra zibila

Larrasoañako indusketa batean aurkitutako gorpuak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak direla baieztatu dute ADN bidez

2020-07-01
Gerra Zibilean hildako, desagertutako gorpuei izena eta abizena jartzeko gogoz dihardute hainbat erakundek. Nafarroako Memoriaren Institutua lan horretan murgilduta dago, eta fruituak jasotzen ari dira. 2018an Larrasoañako indusketa batean aurkitu zituzten gorpuzkiak Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak direla baieztatu dute DNAa kontrastatuz; Ezkabako ihesean parte hartu zuen presoak.
Gernikarrekin batera, bonbardaketa gogoratzeko unean (15.45), sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai Hamaikan

2020-04-25
Sirena hotsa eta ekitaldien jarraipena oinarri, Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenean saio berezia eskainiko du Hamaika Telebistak 15.30ean hasita. Ordu beteko saioa ikusgai izango da ondoren, 22.00etan eta nahieran, www.hamaika.eus ataria eta sare sozialetan Hamaikak dituen kontuetan. Gernikako herritarrekin bat eginez, 15.45ean, bonbardatu zuten unea gogoratzeko unean, sirena hotsarekin osatutako ikus-entzunezkoa izango da ikusgai, baita Gernikako herritarren lekukotzak eta Mario Onaindia azken biziraulea eta Angela Davis Gernikan elkartu zireneko unea ere.
 
bannerra

bannerra