Joe Bidenek abantaila lortu du Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan baina oraindik ez ditu presidente izateko behar diren 270 delegatuak lortu. Kontaketak aurrera jarraitzen duen bitartean, Gurean Gaur albistegian Endika Nuñezen analisiaren bila jo dugu.
AEBtako hauteskundeetako emaitza definitiboen esperoan, Gurean Gaur albistegiaren baita gertatzen ari dena aztertzeko analisi ezberdinen bila jo dugu. Ion Ansak Donald Trumpek bere agintaldian zehar jasotako babesa aztertu du.
AEBtako hauteskundeen emaitza definitiboak ezagutu bitarte, Gurean Gaur albistegian analisira jo dugu ahalik eta gako gehien eskuratzeko. Iñaki Galdosek nabarmendutako artean, Donald Trumpek eskainitako agerraldiaren ostean, non "iruzurra" salatu duen, Errepublikarren baitan sortutako kritikak.
13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrak PCR proba egitera deitu dituzte herriak pairatzen duen inzidentzia tasa altua medio. Gurean Gaur albistegian, Hernaniko alkate Xabier Lertxundirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Talde txuri-urdinak garaipen argia eskuratu zuen Balaidos futbol zelaian bat eta lau nagusitu ostean. GARAko kazetari Ane Urkiri Ansolarekin batera Realaren jokoaren gakoak aztertu eta Athletic-ek Sevillaren aurka lortutako hiru puntuak izan ditugu hizpide.