Bukatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bide batez, bukatu dugu Oholtzapea saioa. Ordea, azken atal mardula osatu dugu Astigarragako Zapiain sagardotegian. Finalaren analisia Joxerra Garziarekin egin dugu, eta Amets Arzallus txapeldunak irribarre batekin erantzun ditu Beñat Zamalloaren galderak.