Durangoko Azokak bere ateak itxi aurrez, laugarren eta azken saioa osatu genuen. Disko eta liburu azoka izanagatik ere, musikak hartu ditu minutu gehiago gure saioan. Oraingoan, KX bikotea, Eskean Kristö eta Skakeitan taldeak elkarrizketatu genituen, eta Altxatu banda gaztearen berri izan genuen. Literaturari dagokionez, Xaier Mendiguren idazlea elkarrizketatu genuen Juan Luis Zabala Berriako kazetariarekin batera. Gainera, hainbat erreportaje eskaini genituen. Hala nola, euskarazko itzulpengintzaren uzta, "Euskara Gara" egitasmoa eta eguneroko inkesta.