Hasiera duen gauza orok amaiera ere ba omen du. 9 egun eta 8 gau luzeren ostean, Marijaia erre eta amaitu da Bilboko Aste Nagusia. Hurbiletik jarraitu dugu Hamaika Telebistako langileok, eta azken bideo bat osatu dugu asteko momenturik onenak biltzeko.
Marijaiari harrera eginda eman diote hasiera Bilboko Aste Nagusiari. Pregoia gertutik entzun eta ikusteko aukera izan dugu eta noski, protagonistak gertutik ezagutzeko aukera ere.
Gaur hasi da Bilboko Aste Nagusia eta urtero bezala MariJaia izan da protagonista nagusia. Patxo Telleriak irakurri du aurtengo pregoia Arriaga antzerkiko balkoian eta konpartsek hasiera eman diote jaiei, txosnen irekierarekin.
Bukatu da Bilboko Aste Nagusia, baina munduan bakarra den festaren irudiak onenak berreskuratzea erabaki dugu. Bideo honetan, aurtengo Aste Nagusiak eskaini diguna bildu dugu.