Skip to main content

Agurra

Agur eta ohore, "Etxetxo Larroxatik"

2020-06-04
Ibai Fresnedok Etxetxo Larroxako leihoa itxi du, oraingoz. Kolpez-Kolpe ariko da ordea gurean, asteazkenero. Ibai, maite zaitugu!
Agurra

2019-12-25
Hilabete hauetan zehar 31 emakume entzuteko aukera izan dugu. Gaurkoan guri tokatu zaigu ispilu aurrean jartzea. Uste dugu emakume guztiak saio bakar batean elkartzeak zentzua ematen diola proiektu honi, emakumeen arteko loturak agerian jartzen dituelako. Argi geratu da emakumeoi asko gelditzen zaigula berdintasunaren bidean.
Markel Irizarren agurra Donostiako Klasikoan izango da

2019-02-21
Markel Irizar, "Bizipoz" izengoitiaz ezaguna den 39 urteko txirrindulari Gipuzkoarrak, txirrindularitzari agur esango dio 2019an. Agur beroa izango dela ziurtatu du, alegia, abuztuaren 3an ospatuko den Donostiako klasikoan egingo baitu bere azken lasterketa. Markelen historia zinez gogorra izan den historia izan da. Jubeniletan, profesionaletara saltoa egin baino lehenago, 2002.urtean, barrabiletako minbizia izan zuen txirrindulari Oñatiarrak, eta kimioterapia jaso behar izan zuen. Hala ere, urte baten buruan, pedal kolpe indarberrituaz igo zen txirrindura, eta 2004an profesionalera igaro zen, Euskaltel-Euskadiren maillot laranja jarriz. 2010ean Radioshak taldeak fitxatu zuen, eta 2014tik Trek taldean jardun du. Erlojupekoetan berezitutako Gipuzkoarrak hiru itzuli handietan 20 aldiz hartu du parte, eta garaipenik entzutetsuena 2011ko Andaluziako itzulia izan zen.
Belaunaldi oso baten soinu banda: ikusi arte, Berri Txarrak

2018-12-12
25 urtetako ibilbidearen ondoren, Berri Txarrak taldeak etenaldia egingo duela iragarri du Gorka Urbizuk sinatutako agiri baten bitartez. Belaunaldi oso baten soinu banda jarri du talde nafarrak eta azken urteetako talderik arrakastatsuena izan, nazioarteko bira garrantzitsuak osatuz baita. Honatx, Koldo Otamendi lankidearen informazioa.
Jendearen babesa eskertuz agurtu da Lauroba

2018-03-05

Lauroba taldeak azken kontzertua eskaini du asteburuan, Antiguako Doka antzokian. Ibilbide osoko kantuak jo dituzte, eta taldekide ohiek parte hartu dute emanaldian. Agurra iragarri zutenetik, jende skoren babesa sentitu dute, eta hori eskertu dute larunbatean Dokan eskainitako kontzertu hunkigarriarekin.

Jendearen babesa eskertuz agurtu da Lauroba

2018-03-05

Lauroba taldeak azken kontzertua eskaini du asteburuan, Antiguako Doka antzokian. Ibilbide osoko kantuak jo dituzte, eta taldekide ohiek parte hartu dute emanaldian. Agurra iragarri zutenetik, jende skoren babesa sentitu dute, eta hori eskertu dute larunbatean Dokan eskainitako kontzertu hunkigarriarekin.

 
bannerra

bannerra