Skip to main content

Heriotza

Santurtziko portuan hildako langilearen heriotza salatu dute sindikatuek

2020-05-22
Santurtziko portuan ordezkaritza duten sindikatuek elkarretaratzea egin dute Portuko bulegoen aurrean, asteazkenean jazotako langile baten heriotza salatu eta istripuaren inguruko ikerketa exigitzeko. Otsaileko Zamakona ontziolako langilearen heriotzari batzen zaio eta bi dira aurten Santurtziko portuan zendutako langileak, sindikatuek salatu dutuenez.
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion

2020-05-06
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion, Forestal Frias enpresaren atarian. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek beharrerako eredu berri bat exijitu dute bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena. Ohar bidez nabarmendu dute argi daukatela lan-istripuak ez direla zorte txarraren edo kasualitatearen ondorio, baizik eta lan-harremanen, prekarizazioaren, lan-araudiaren eta azpikontratazioaren ondorio direla.
#Bazterrekoak | Zer gertatu zen Ulrike Meinhof kazetari eta militante ezkertiarrarekin?

2020-04-30
II. Mundu Gerraren ostean, Aliatuek, horien artean Amerikako Estatu Batuek eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak bi zatitan zatitu zuten mundua, baita Alemania eta Berlin bera ere. 'Gerra hotzaren' testuinguruan hazi zen Ulrike Marie Meinhof kazetari eta ezkerreko militantea eta RAF Armada Gorriaren Frakzioaren sortzaileetako bat izan zen. Militantzian Andreas Badder ezagutzen du, eta armatutako komando baten laguntzaz, kartzelatik ihes egiten laguntzen du. 1970an, beste hiruzpalau militanterekin batera, Armada Gorriaren Frakzioa sortzen dute, prentsa horiak Badder-Meinhof taldea deitzen duena. Ikurrean MP5 subfusil alemaniarra ikusten da, izar gorria atzean duelarik. Jordaniako Fatah taldeak hezituta, Frantziako, Italiako eta Alemania barruko beste talde antifaxistekin lan egin zuten. Gerrillako teknikak erabiliz, isolatutako ekintzetan oinarritu zuten borroka, banketxeak erasotuz (dirua eta armak lortzeko) eta helburu militar eta politikoak oldartuz; koartelak eta enbaxadak ere jomugatzat zituzten. Bitartean, Ulrike, klandestinitatean kapitalismoaren kontra idazten jarraitu zuen, “Anna” eta “Ranna” ezizenekin sinatuz. Poliziak 10.000 markoko ordainsaria jarri zuen Ulrike Meinhof harrapatzearen truke. Langenhagen-en, Hannoveretik gertu dagoen hirian, atxilotu egin zuten 1972an. Berarekin batera Badder, Ensslin eta Raspe RAF-eko buruzagiak ere atxilotu zituzten. 8 urtetako behin behineko espetxe zigorra jaso zuen. Azken epaiketa ospatzen zen bitartean, eta hamaika zigor ez-ofizial jaso ondoren (ia 300 egunez egon zen isolamenduan, eta “tortura zuria” bezala ezagutzen dena sufritu zuen) 1976ko maiatzaren 9an, ziegan urkatuta aurkitu zuten, edo, hori zen bertsio ofizialak esan zuena.
Fermin Munarriz (Kazetaria): “Zumeta oso artista herrikoia da, oso estimatua”

2020-04-29
Jose Luis Zumeta margolariaren heriotzak astindu zuen Euskal Herria joan den ostegunean. Euskal abangoardiako artista izan zen, euskal kulturarekin eta bere herriarekin konprometitua. Fermin Munarriz Zumetarekin harremana izan zuen kazetariak ondo ezagutzen ditu pintorearen ibilbidea eta eragina.
Kuko Ziganda: "Michael Robinson ordezkatuz egin nuen debuta Osasunarekin"

2020-04-28
Osasunako jokalari ohi Michael Robinsonen heriotzak erreakzio ugari sorrarazi ditu, bai futbolean bai komunikazioaren eremuan ere. Hamaika Telebistan, talde gorritxoan haren taldekide izandako Kuko Zigandaren oroitzapenak eta testigantza bildu ditugu.
Munduko zenbait lekutan aparteko neurriak hartu dituzte gorpuak gorde eta familiak eskatutakoa betetzeko

2020-04-07
Koronabirusak heriotza kopuru handia eragin du abiadura bizian, eta horrek arazo larriak sorrarazi ditu hainbat hiritako hileta-zerbitzuetan. Hori dela eta, zeinbat lekutan, neurri bereziak hartu behar izan dituzte gorpuak gorde eta familiak eskatutakoa betetzeko.
 
bannerra

bannerra