Skip to main content

Grezia

Lehen koronabirus kasu positiboa atzeman dute Atenaseko Ritsona errefuxiatuentzako kanpalekuan

2020-04-01
Grezian, guztira 1.300 kasu positibo inguru atzeman dituzte, eta Ritsonara maskarila eta eskularruak bidali dituzte. Hala ere, oraindik ez dago kasu positibo gehiago errefuxiatuen artean. Malen Garmendia Zaporeak elkarteko kidearekin hitz egin dugu: “Morian oraindik ez da kasurik identifikatu, baina kezkatuta gaude. Pandemia hona iristen bada egoera asko larrituko da”.
Europako Batasunak eta Turkiak 2016ko akordioa bete duten edo ez aztertuko dute

2020-03-10
Turkiatik Greziarako muga gurutzatu nahi duten milaka migratzaileen bueltan sorturiko krisi betean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak harrera egin diote Bruselan Recep Tayip Erdogan Turkiako buruzagiari. Bertan, 2016ko migrazio akordioa bete ote duten aztertuko dutela adierazi dute bi aldeek.
Errefuxiatu bat hil du Greziako poliziak

2020-03-05
Greziako militarrek negar gasa eta bestelako jaurtigaiak erabili dituzte errefuxiatu talde batek muga ez zeharkatzeko. Ursula Von der Leyen Europako Kontseiluko presidenteak martxoaren 3an esan zuenez, Turkia eta Greziaren arteko mugan «ordena mantentzea» da lehentasuna. Halere, iheslari kopurua goraka doa etengabe eta tentsioa areagotzen ari da.
Elkarretaratzeak egin ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Turkiako eta Greziako Kontsulatuen atarietan

2020-03-04
Horren guztiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari herrialde horietan esku-hartzeko eskatu diete elkarteko kideek, eta Europar Batasunari errepresioan oinarritutako politikak baztertu eta giza eskubideak errespetatzeko.
Lesbosen proiektuarekin jarraituko dutela nabarmendu dute Zaporeakeko kideek

2020-03-03
Boluntarioek Lesbosen geratzea erabaki dute, eta beraz, proiektuarekin bertan jarraitzea. Zaporeakeko kideek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana beharrezkoa dela esan dute, bertako egoera jasangaitza delako. Gainera, Lesboseko herritarrak ere laguntzeko prest daudela adierazi dute, eta ultra-eskuindarrek ez dituztela Greziarrak ordezkatzen.
Lesbosen dauden Zaporeak GKEko kideak jipoitu ditu faxista talde batek

2020-03-02
Talde ultraeskuindarretako kideek beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuen kontra ere jo dute; baita errefuxiatuen eta kazetarien kontra ere.
 
bannerra

bannerra