Skip to main content

Amaiera

Agurra

2019-12-25
Hilabete hauetan zehar 31 emakume entzuteko aukera izan dugu. Gaurkoan guri tokatu zaigu ispilu aurrean jartzea. Uste dugu emakume guztiak saio bakar batean elkartzeak zentzua ematen diola proiektu honi, emakumeen arteko loturak agerian jartzen dituelako. Argi geratu da emakumeoi asko gelditzen zaigula berdintasunaren bidean.
Amaitu da Korrika, euskararen sistema eragileari klika egiteko garaia heldu da

2019-03-14
Amaitu da Korrika, euskararen sistema eragileari klika egiteko garaia heldu da. Hala azaldu zuen Maialen Lujanbiok Gasteizko ekitaldiak. Honatx, edizio honetako unerik zirraragarrienetako batzuk.
Markel Irizarren agurra Donostiako Klasikoan izango da

2019-02-21
Markel Irizar, "Bizipoz" izengoitiaz ezaguna den 39 urteko txirrindulari Gipuzkoarrak, txirrindularitzari agur esango dio 2019an. Agur beroa izango dela ziurtatu du, alegia, abuztuaren 3an ospatuko den Donostiako klasikoan egingo baitu bere azken lasterketa. Markelen historia zinez gogorra izan den historia izan da. Jubeniletan, profesionaletara saltoa egin baino lehenago, 2002.urtean, barrabiletako minbizia izan zuen txirrindulari Oñatiarrak, eta kimioterapia jaso behar izan zuen. Hala ere, urte baten buruan, pedal kolpe indarberrituaz igo zen txirrindura, eta 2004an profesionalera igaro zen, Euskaltel-Euskadiren maillot laranja jarriz. 2010ean Radioshak taldeak fitxatu zuen, eta 2014tik Trek taldean jardun du. Erlojupekoetan berezitutako Gipuzkoarrak hiru itzuli handietan 20 aldiz hartu du parte, eta garaipenik entzutetsuena 2011ko Andaluziako itzulia izan zen.
Gizarteak gatazkaren biktimekiko duen zorra bere egin du Foro Sozialak

2018-05-14

Maroñoko elkarrizketen 25. Urtemugan, bakearen usoaren eskulturaren parean egin du agerraldia Foro Sozial Iraunkorrak, eta 1993an hainbat eragilek bakea eraikitzeko proposatutako alde askotako elkarrizketen dinamika haren balioa nabarmendu dute bertako kideek.

Ba ordutik mende laurdena igarota, egoera soziala aldatu dela uste dute Foro Sozialeko kideek, besteak beste, joan den maiatzaren 3an ETA erakundeak desegitearen berri eman zuelako. Prozesu horretan Foro Sozialak eta beste hainbat eragilek egindako sustatzaile lana ekarri dute gogora.

Edonola ere, indarkeria adierazpen orok eragindako biktimengan jarri du arreta Foro Sozialak. Gizarteak haiekiko zor handia duela zehaztu dute, lan handia geratzen dela egiteko. Biktima guztiek dutela egia, erreparazioa eta justizia jasotzeko eskubidea eta inork ezin duela baztertuta sentitu.

Analisia: ETAk 60 urte ibilbideari amaiera eman dio

2018-05-03

ETA erakundeak bere ibilbideari amaiera eman dio erakundeko mitilitante historiko diren Marixol Iparragirre eta Josu Urrutikoetxearen ahotsekin elkarbanatutako mezu baten bidez. Albisteak errakzio ugari sortu ditu eta Hamaika Telebistan sakonean aztertu nahi izan dugu. Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean, Ion Ansa eta Egoitz Askasibarren laguntza izan dugu platoan.

Horrekin batera, Martxelo Otamendi, Iker Bizkarguenagam Humberto Unzueta, Estitxu Garai, Txema Ramirez de la Piscina, Patxi Zabaleta, Jose Felix Azurmendi, Nerea Zarandona, Karmelo Landa, Ane Muguruza edo Roberto Manrique-ren iritziak bildu ditugu. Baita, Iñigo Urkullu, Arnaldo Otegi, Idoia Mendia, Lander Martinez edo Mariano Rajoyren erreakzioak ere.

ETAk bukatutzat eman du bere ibilbidea

2018-05-03

ETAk bukatutzat eman du bere ibilbidea, hala adierazi dute Josu Urrutikoetxeak eta Maixol Iparragirren irakurritako ahots mezuan: «ETA herritik sortu zen eta orain herrian urtuko da»: 19:00etan saio berezia Hamaika Telebistan.

 
bannerra

bannerra