Skip to main content

Elkarlana

CreArte kolektiboa: "Denok gara pertsona sortzaileak; garatzeko tresnak eskura behar ditugu"

2020-01-09
Asko dira ibilbide artistikoa profesionalki garatzeko Nafarroatik atzerrira egin behar izan dutenak. Atzerrian ikasi eta sortutakoak etxera bueltan ekarri eta erakustea da askoren nahia. Behar horri erantzuteko asmoz sortu dute, hain zuzen ere, CreArte kolektiboa. Elkarlanean sortutako proiektu artistikoak diziplina hainbatetan dabiltzan artistak nafarrak batzea du helburu. Hau da, elkar aberastu eta obra berrien sorkuntza sustatu.
HIESaren Aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko kideekin solasean

2019-12-18
Lucia, Izasku eta Irune 3 generazio ezberdinetako emakumeak dira, baino HIESaren aurkako batzordean egiten duten lana amankomunean daukate. Gaurkoan, hiruekin egongo gara nola antolatzen diren ikusteko. Gainera, gizarteak baztertu duen gaixotasun honen inguruan hitz egingo digute.
Bogako irudi berria, erroetara

2019-07-18
Boga garagardoak bere irudi berria aurkeztu zuen, Mungian daukaten lantegian . Merkatuaren abiadurak eskatuta, irudi fidelago bat nahi zuten garagardogileek, euskalduna, freskoa, naturala eta itsasoarekin lotutakoa, eta hala sortu dute packaging berria. Garagardoei izan berriak jarri dizkiete, Argi, Lorea, Beltza eta Tosta, adibidez. Aurkezpenarekin batera, bertso saio berritzailea egin zuten lantegiko Boga txokoan, beer-tso saioa deitu zutena.Bertan, Onintza Enbeitak, Fredi Paiak, Jone Larrinagak eta Mikel Goirienak bertsoak osatu zituzten, Bogako garagardoak ardatz. Jaia bukatzeko, maketa lehiaketako 2019ko irabazleak izan diren Sua taldeak giroa berotu zuen, garagardo kupelen artean konzertua emanez.
Korrika Gasteizera iritsi da

2019-04-14
Milaka lagunek babestu dute Korrika bere azken kilometroetan, Maialen Lujanbiok irakurri du amaierako mezua. Ikusi euskarazko hedabideok elkarlanean egindako saioa.
GUREAN GAUR 2017/03/14

2017-03-15

Fiskaltzak ez du inolako zigorrik eskatu akusatuentzat eta ondorioz, Barrenetxeak testigu gisa deklaratuko du. Bestalde, presoen egoera «kronifikatu» ez dadin urratsak emateko beharra helarazi dio Sarek Urkulluri. EAEko aurrekontuei dagokionez, Lakuako gobernuak PP-rekin akordioa egin du. Hortaz gain, AEK-k eta Hamaika Telebistak Korrika-ren hogeigarren edizioan ere elkarlanean aritzeko.

Hitzarmena sinatu dute Hamaika Telebista eta Korrikako arduradunek

2017-03-14

Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.

 
bannerra

bannerra