Skip to main content

gurean gaur

GAKOAK | 2020-07-01

2020-07-01
Josu Urrutikoetxea libre uzteko eskatu du Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak. Euskal presoaren abokatuaren eskaerarekin bat egin du beraz fiskalak, eta eskumuturreko telematikoa jarrita aske uzteko eskatu du. Gauean espero da epaileek erabakia hartzea, baina esandakoa, Frantziako Dei Auzitegiko fiskalburuak Josu urrutikoetxea libre uzteko eskatu du. Bestalde, ekonomia eta industria izan dira gai nagusiak gaur Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan.
Haize errota parke baten proiektuak alarmak piztu ditu Lesakan

2020-06-24
Bortzirietako herriak eta erroten eraikuntzagatik kaltetuak izango diren auzokide eta bizilagunek Nordex enpresaren planen aurka azaldu dira. Aste honetan bertan, udalak parke eolikoa delakoa ez eraikitzearen inguruko deklarazioa onartuko du. Bizilagunek Endara Bizirik plataforma osatu dute proiektuaren aurka.
GAKOAK | 2020-06-23

2020-06-22
Madrilgo diputatuen kongresuak atzera bota du Felipe Gonzalez gobernuburu espainiar ohia eta GAL ikertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzeko aukera. Sorpresarik ez da izan, eta batzordearen aurka bozkatu dute PSOE, PP eta VOXek.
Nagore Otegi: "Dudarik ez daukat benetan justoa izango litzatekeen egoera batetara ez garela helduko esatean"

2020-06-22
1985ko abuztuaren 2an, GAL-ek Juan Mari Otegi "Txato" hil zuen Donibane Garazin. Handik hilabete batzutara, 1986ko otsailean, Baionako Batzoki tabernan, GAL-ek Otegiren emazte Karmele Martinez eta haren alaba Nagore Otegi zauritu zituen. Eraso hartan, Jose Javier Zabaleta "Waldo", bere alaba Ainitze Zabaleta eta Frederic Haranburu mankatu zituzten baita. CIAk elkarbanatutako paperetan Felipe Gonzalezen parte hartze zuzenaren inguruko informazioa berretsi ostean, elkarrizketaren tartean Nagore Otegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
 
bannerra

bannerra