Skip to main content

laburmetraia

Laburmetraiak koarentena garaian

2020-05-04
Udaberriarekin batera euskal laburgintzan ernatzen diren kimuak jasotzen ditu Kimuak bildumak, munduko txoko guztietara eramateko, baita berrogeialdian ere. Hala eta guztiz ere, Kimuak 2020 uzta jasotzeko deialdia atzeratu egin da, momentuz, "egungo pandemiak eragindako konplikazioen eta ziurgabetasunaren aurrean".
Helena Bengoetxea, bideoaktibista

2019-11-13
Aste honetan bideogintza arloan dabilen emakume bat izango dugu protagonista. Geroz eta emakume presentzia gehiago dagoela nabarmentzen da ikus-entzunezko arloan, baina behar adina al daude?
'Beti bezperako koplak', makilakadak indarkeriari

2017-03-24

Maialen Lujanbiok indarkeria matxistari idatzitako hitzei irudiak jarri dizkie Ageda kopla taldeak. EHUko Arte Ederren fakultateko irakasle, ikasle eta ikasle ohi batzuk osatzen duten taldeak sortu du 'Beti bezperako koplak' animaziozko film laburra. Nazioarteko hainbat film jaialditan izan da eta baita sariak eskuratu ere.

ArteKale | Yogurinha Borova, 'Beti bezperako koplak' eta agenda

2017-03-24

Udaberrian sartu berri, tenperatura igoko digu gure lehen gonbidatuak. Yogurinha Borova izan dugu bisitan, 'Poliamor' disko berria aurkezteko eta beste hainbat kontu kontatzeko. 'Beti bezperako koplak' film laburra ere ezagutu dugu, Maialen Lujanbiok indarkeria matxistari idatzitako hitzetan oinarritutakoa da hori. Zelan ez, asteburuko zinema estreinaldiak eta kultur proposamenak ere ez dira falta ArteKale saio honetan. On egin!

 
bannerra

bannerra