Skip to main content

Analisia

Repsolen iragarkien tartean sartu dute Teleberria

2020-06-10
JJ Imaz, Borboiak eta Sonia Gonzalezen analisia dakar gaurkoan Ekhill doktoreak.
Elixabete Garmendia (Kazetaria): “Gu ez gara inorenak, geure buruaren jabe gara gu”

2020-06-09
"Gora kontraesanak!" dioen pintada darabil buruan Elixabete Garmendia kazetariak egun hauetan, koronabirusaren inertziak bultzatuta horrela sentitzen baita: kontraesanez beteta. Covid19aren krisia piztu zenetik, adinekoen zaurgarritasunaren inguruan asko hitz egin da. Izan ere, hirugarren fasera sartu berri garen honetan, kalera irteteko mugak dituzte zaharrenek oraindik eta hari horri tiraka, gogoeta egin du Garmendiak.
Karmelo Landa: “Espainiako Gobernua birusak baino independentismoak kezkatzen du”

2020-06-02
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak kargugabetu dituen Guardia Zibilen kasuak gorteko iskanbila eragin du Madrilen. Estatu Sakonak ez du koaliziozko gobernua gustuko, nahiz eta baten bat estoldetatik gertu izan den. Euskal Herritik begiratuta, interesgarri suertatzen da auzia, izan ere, bistara geratzen ari da beste behin, Frankismoaz geroztik mantentzen den Estatu Sakona, etsaitzat jotzen duen oro ezabatzen duena, sektore judizial, militar eta polizialen adostasunarekin. Hortaz aritu da Karmelo Landa katedraduna, iritzi duenez, guztiaren harira, independentzia-prozesuaren fase berri batean sartzeko baldintzak sortu daitezke.
Lauroba, analista

2020-05-28
Naroa Iturrik bere analista propioa ekarri du. Terrazako gonbiterik ez, baina Ikerrek TAO jarriko dio. kzk31
Kolpez Kolpe on fire!

2020-05-27
Iker Lauroba, Sonsoles, Tessando, Aló Legorburu, Ekhill Doktorea eta Ibai Fresnedo Etxetxo Larroxatik. Zer gehiago gaur gaua gurekin batera suari jira eta bueltaka pasatzeko.
Bundesligaren itzuleraren atarian, gertutik jarraitzeko 25 izen

2020-05-11
Maiatzaren 16an Alemaniako txapelketaren partidak jokatzen hasiko dira berriz. Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Bundesligako 25 jokalarirengan jarri dugu arreta.
 
bannerra

bannerra