Skip to main content

Analisia

ETAren armagabetze zibila, atzera begirada bat

2020-04-08
Hiru urte pasatu dira ETAk armagabetzea egin zuenetik. 2017ko apirilaren 8an, 20.000 lagun bildu ziren Baionan, «iraganaren eta etorkizunaren arteko haustura puntua markatzeko».
Miren Basaras (Ikerlaria): "Urruntze neurri hauek ez dira nahikoak pandemia kontrolatu ahal izateko"

2020-04-07
Mikrobiologoa da Miren Basaras. Bere iritziz, birusaren etengabeko transmisioa egonik, ezin da baztertu gaixotasunaren bigarren eta hirugarren olatuak gertatzeko arriskua. Populazioaren gehiengo handi bat guztiz immunizatua egon ezean, hori gertatzeko arriskua benetakoa da.
Iñaki Altuna (Kazetaria): “Xelebrea eta deigarria da halako erreferentzia zaharkituak erabiltzea”

2020-04-07
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak “Monkloako itun berriak” lantzea proposatu du bere azken agerraldian, koronabirusaren krisiari aurre egiteko batasunara deituz alderdi politiko eta eragile sozial guztiak. Oso deigarriak izan dira Sanchez-en hitzak, izan ere, Monkloako itunak 1977an, Franco hil berritan, erregimenaren erreforma bermatu eta benetako haustura demokratikoa ekiditeko erabili ziren akordioak izan baitziren.
Zer gertatuko da nazioarteko kirol txapelketa nagusiekin?

2020-03-19
Covid 19 gaitzak mundu mailan eragindako krisiaren ondorioz, besteak beste, nazioarteko kirol txapelketa nagusiak eten edo atzeratu dira. Horren lekuko Bilbon lehiatu beharreko Eurokopa 2021 urteko udara igarotzea edo Roland Garros bezalako lehiaketa entzutetsua udazkenera eramatea. Honatx Beñat Zarrabeitia lankideak osatutako analisia.
Martxelo Otamendi (Berria): “Jaurlaritzan egongo banintz mingarria suertatuko litzaidake armada desinfektatzera etortzea”

2020-03-18
50 militar heldu ziren atzo, martxoaren 17an, Gasteiza, Arakako base militarra desinfektatzeko. Koronabirusari aurre egiteko operazioaren baitan armada bidali dute Euskal Herriko gune ezberdinetara. Esaterako, Eskoriatzan izan dira gaur. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak militarren desplazamendu honen inguruko iritzia eman du. Adierazi duenez, unitate berezi bat bidali dute espazio batzuk desinfektatzeko soilik eta hori, Espainiar Estatuaren aldetik, indar erakustaldi bat da.
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.
 
bannerra

bannerra