Skip to main content

Analisia

50 urteren ondoren, Kansas City Chiefs garaile Superbowl-en

2020-02-03
Patrick Mahomes-en parte hartze erabakigarriarekin, Kansas City Chiefs frankiziak garaipena lortu du Superbowl-en. Marakana Txikian, Unai Kontxa Olabarrietaren analisia bildu dugu, AEBtako herri kulturan eragin sozial erraldoia duen kirol ekimena aztertzeko.
Errusia, orain arteko talderik onena

2019-12-10
Dopinaren aurkako munduko agentziak (WADAk) Errusiaren aurkako zigor gogor plazaratu du. Ondorioz, Errusiako talde eta kirolariek ezin izango dute 2020ko Joko Olinpikoetan eta 2022ko munduko futbol txapelketan parte hartu euren herriko banderapean. Orain, Errusiako agintariek 21 egunetako epea izango dute euren helegiteak aurkezteko. Zigorra, eskubaloiko munduko txapelketaren erdian iritsi da. Errusiarrak txapelketako talderik sendoena izan dira orain arte eta ikusteke dago auzi honek eragiten dituen ondorioak. Japoniatik zuzenean, Nagore Odriozola kazetari zarauztarrak txapelketaren ingurukoak ekarri dizkigu.
Wengerren itzal luzeak eta emaitza txarrek Emeryren ibilbidearen amaiera eragin dute

2019-12-03
UEFA Europa Leaguen Frankfurt-eko Eintrach taldearen aurka galdu ostean, Arsenaleko zuzendaritzak Unai Emery kargutik kentzea erabaki zuen. Marakana Txikia saioan, gai honen inguruan aritu gara Londresen lanean dagoen Alvaro Romeo kazetari bizkaitarrarekin batera.
Ana Iruretagoyena: " Hauteskundeak norbaitek irabazi baditu, Vox izan da"

2019-11-14
Kolpez Kolpe saioan, azaroaren 10ko hauteskundeen ostean egindako analisi laburra Ana Iruretagoyena kazetaria, Miren Legorburu administaria eta Tessa Andonegi akotorearen eskutik.
Ana Iruretagoyena kazetaria : "3.000 feminista elkartzea jada historikoa da"

2019-11-07
Ana Iruretagoiena kazetariak V. Jardunaldi Feministen analisia egin du Kolpez Kolpe saioan.
Hegoafrikak hirugarrengoz irabazi du munduko txapelketa

2019-11-04
Springboks-ek historia egin dute Japonian, munduko txapelketa hirugarrengo aldiz eskuratuta. Hegoafrikarrek Ingalaterra gainditu zuten finalean. Txapelketaren analisia, NAIZ-eko kazetari Imanol Intziarteren eskutik.
 
bannerra

bannerra