Skip to main content

Analisia

Froome gabe, azken urteetako Tourrik irekienaren aurrean

2019-07-04
Ineos taldeko Geraint Thomas eta Egan Bernal dira faborito nagusiak baina aurtengo ibilbide gogor eta malkartsuak Nairo Quintana, Mikel Landa, Adam Yates, Simon Yates, Thibaut Pinot, Jakob Fuglsang edo Romain Bardet bezalako txirrindulariei aukerak ematen dizkie. GARAko kazetari Joseba Iturriarekin batera aztertu dugu.
Enekoitz Esnaola: "Botere banaketa argia dugu, EAEn EAJ eta PSE-ren artean, Nafarroan eregimena nagusi"

2019-06-18
Udalbatza berrien osaketaren ostean, Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, botere banaketa "modu argian" gauzatu da. Bere esanetan, "EAE-n EAJ eta PSE-ren arteko itunarekin" eta, bestalde, Nafarroan "erregimenaren bidez".
Inoizko ikusminik handiena sortu duen emakumezkoen munduko futbol txapelketa abiatu da

2019-06-07
Guztira, 24 talde arituko dira koroaren bila eta Amerikako Estatu Batuetako taldea da faborito nagusia. Hala ere, etxean jokatzen duen Frantziak, Ingalaterrak, Alemaniak edo Japoniak zeresana eskainiko dute. Euskaldunen artean, figurarik aipagarriena, Irene Paredes atzelari legazpiarrarena da. Hamaika Telebistan, txapelketa, Ane Urkiri Ansola GARAko kazetariarekin batera aztertu dugu.
Jurdan Arretxe: "EAJ eta EH Bildu dira hauteskunde hauen garaile nagusiak"

2019-05-26
Udal eta foru hauteskundeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, EAJ eta EH Bildu izan dira "garaile nagusiak" Diario de Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxeren esanetan.
Goizeder Tabernan: Frantziar Estatuaren orokortasunean gertatukoaren aurka, Macronek emaitza onak atera ditu Ipar Euskal Herrian

2019-05-27
Frantziar Estatuan Le Pen-ek eta ultraeskuinak azaldutako indarraren aurrean, Ipar Euskal Herrian Macron presidentearen mugimenduak emaitza onak lortu ditu. Hala zehaztu digu Goizeder Tabernak.
Hibai Arbide: "Garai zailak datos Syrizarentzat"

2019-05-27
Europako parlamenturako hauteskundeen baitan Syriza koalizioak Grezian jasotako porrotak, Demokrazia Berria alderdiaren atzetik geratu da, behelako ondorioak izan ditu: Tsipras-ek hauteskunde legislatiboak deitu ditu ekainerako. Hibai Arbide kazetariak, testuinguruaren analisia osatu du Hamaika Telebistan.
 
bannerra

bannerra