Skip to main content

Analisia

Juan Karlos Izagirre: "Jarri genituen erronkak gainditu ditugu"

2019-05-27
EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak alderdiaren emaitzak ospatu ditu. Nahiz eta EAJ irabazi, koalizio abertzaleak bere lana ondo egin duela iritzi du Izagirrek eta hainbat udalerri irabazita Gipuzkoako mapa politikoa aldatu dutela adierazi du.
Inoizko emaitzarik onena lortu du EH Bilduk Bilbon

2019-05-27
Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaia pozik agertu da koalizioaren emaitzarekin Bizkaiko hirburuan. 25.000 boto baino gehiago lortu ditu baina zinegotzi kopuru berdina izango du legegintzaldi honetan, lau, alegia.
Euskal Selekzioa: Konpromisoa, sinesgarritasuna eta urrats kualitatiboak

2019-05-23
Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du asteburu honetan, Javier Clementek hautatzaile gisa zuzentzen duen aurreneko partidan. Barakaldokoak arazo larriak izan ditu deialdia osatzeko, Bilbao Athletic-eko bost jokalari sartu behar izan ditu, eta honek zeresan handia eman du. Ofizialtasunaren bidean, federazioak abenduan hasitako bideari eutsi behar dio eta sektore guztien konpromisoa ezinbestekoa izango da. Honatx Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.
Neguko fitxaketek astindua eman diote NBA ligako azken txanpari

2019-02-11
Fitxaketetarako neguko lehioa itxi berritan, NBAko taldeek liga erregularreko azken hilabetetan sartuta daude jadanik. Aldaketa interesgarriak eman dira merkatuan eta eraztuna irabazteko hautagaiek egindako mugimenduek ligaren azken fase erabakigarrian aldaketak ekar ditzakete. Mikel Reina kazetariak mugimendu horien analisia egin du.
Egoitz Askasibar: "Errejonek agorpen zantzuak ikusi ditu Podemos-en, alderdi klasiko bilakatuz"

2019-01-22
Hiriburuan saioan, Iñigo Errejonek Podemos alderdiaren baitan zabaldutako krisia izan dugu hizpide. Errejonek, Manuela Carmenarekin batera egindako mugimenduak, hautsak harrotu ditu. Moreen barneko eztabaida Egoitz Askasibar irakaslearekin batera aztertu dugu.
Vigoko garaipenak, hauspo berria eman dio Athletic-en ingurune osoari

2019-01-09
Urtero legez, Athletic-eko zuzendaritzako kide zein teknikariek kazetarien aurkako partida jokatu dute Lezaman. Giroan, Balaidosen lortutako garaipen lasaigarria. Taldearen egoeraren inguruan, Koikili Lertxundi eta Haritz Gallastegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
 
bannerra

bannerra