Skip to main content

Analisia

#11Mundiala Kroaziak historia egin du

2018-07-12

Ingalaterra mendean hartu ostean, talde balkandarrak munduko txapelketa jokatuko du. Hitzordua, igandean, 17:00etan, Frantziaren aurka. Kroaziak balentria egin du, lau milioi biztanle dituen herria izanik, kirol azpiegitura urriekin edo gerra zein erbestearen semeak diren jokalariekin. Honatx, Beñat Zarrabeitiaren analisia.

#11Mundiala Final zortzirenak bertan daude, buruz burukoak tituluaren bila

2018-06-29

Bukatu da aurreneko fasea, 16 taldek etxerako bidea hartu dute, euren artean Alemania ahalguztidunak, eta beste hainbestek munduko txapeldun izateko borrokan jarraitzen dute. Final zortzirenetan, Europako 10 talde dauden arren, amerikarrek euren aukerak defendatu nahi dituzte. Honatx, Beñat Zarrabeitiaren analisia. 

Itsaso Güemes: "Giza kateak hiru ertz ukitzen ditu, Euskal Herria, Madril eta Katalunia"

2018-06-10
Onda Vasca-ko Itsaso Güemes-en ustez, mobilizazioak hiru ertz ukitzen ditu: Euskal jendartea eta parlamentuan Estatus berriaren inguruan dagoen eztabaida, Espainiako gobernu berria eta Kataluniako egoera #gizakatea

 

Imanol Fradua: "Gaurkoa mugarri bat da, ez helmuga"

2018-06-10

Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen antolatzearen alde antolatu duen giza kateak 175000 pertsona bildu ditu. Deia egunkariko kazetari Imanol Fraduak antolatzaileak "zoriontzeaz" gain, "aurrera begirakoen artean, erabakitzeko eskubidea egikaritzeko dokumentua osatu" eta aldarria alderdi politikoetatik harago hedatu behar dela azpimarratu du. Horiek horrela, giza katea "mugarritzat" jo du, baina ez "helmugatzat".

Enekoitz Esnaola: "PPren ustelkeriaren aurrean EAJ-k marra gorria jarri du eta giltzarri izan da"

2018-06-01

Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, zentsura mozioak aurrera egiteko hiru elementu giltzarri egon dira: "PPren ustelkeria eta haren aurrean EAJ-k marra gorria jarri izana, PSOE-k Rajoy jeltzaleekin adostutako aurrekontuak errespetatuko dituela esatea eta hurrengo hauteskundeen data zehazturik gabe egotea".

Jagoba Alvarez: "Mozioak aldaketa ekarri du, PP oso ahul zegoen eta Rivera ez onik atera"

2018-06-01

Jagoba Alvarez irakaslearen ustez, Pedro Sanchezek Rajoyren kontra aurkeztutako zentsura mozioaren ondoren, orain "denborak" oso inportanteak izango dira. Horrekin batera, "PP oso ahulduta zegoela, Podemosek bi urte atzera egindakoaren kontra orain Sanchez babestu du eta Rivera ez du moziotik ondo ateratzea lortzerik izan". Etorkizun hurbilera begira, alor sozialean, aurrerapenak ikus ditzakegula uste du.

 
bannerra

bannerra