Skip to main content

Nafarroa Gaur

Lohizune Amatria (Mikel Zabalzaren senidea): "Gazteon inplikazioa beharrezkoa da memoria historikoaren borrokan"

2019-11-27
Duela 34 urte hil zuten Mikel Zabalza, eta aurreko igandean gogoratu zuten Orbaitzetan: "Finean nahi duguna da egia kontatzea, gezur honekin amaitzea; behingoz aitortzea Mikel Zabalza torturapean hil zutela Intxaurrondon". Era berean, Estatuko indarkeriaren biktimen legea aldarrikatu du: "Estatuak erabili duen indarkeria horren barruan kokatu behar dugu Zabalzaren kasua". Gazteen beharra ere nabarmendu du memoriaren aldarrikapen horretan: "Garrantzitsua da memoria egiten jarraitzeko gertatu zenaren transmisio egokia izatea".
Maria Beloki psikologoa: "Gero eta pertsona gehiago etortzen dira laguntza eskatzera"

2019-11-22
Gero eta apustu ete gehiago irekitzen ari dira Hego Euskal Herriko herri eta auzoetan, eta horren ondorioz, Maria Beloki psikologoarekin hitz egin dugu: "Apustu etxe gehiago baldin badaude, errentagarria delako da. Itxaron zerrenda egiten hasi ginen iaz, ezin geniolako erantzun elkartera zetorren jende guztiari".
Sabino Cuadra: "Administrazioan dagoen dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua da"

2019-11-06
Dokumentu publikoak ezkutatzeagatik kereila jarri diete Juan Inazio Zoidori eta Fernando Grande-Marlaskari 'Sanferminak 78: Gogoan!' elkarteak eta Fermin Rodriguezek, Poliziak 1978ko Sanferminetan hil zuen German Rodriguezen anaiak. Kuadrak nabarmendu du administrazioan dagoen dokumentu publiko bat desagerraraztea delitua dela, eta hori gertatu dela". Cuadrak azaldu duenez, garai hartan txosten polizial bat egin zen, eta Kongresuan eztabaidatu ere egin zen: "Epaileak txosten hori eskatu zuen 3-4 aldiz, baina ez zen inoiz aurkeztu. Horregatik, dokumentu publiko hori desagerrarazteagatik, ezkutatzeagatik edo lapurtzeagatik jarrri dugu helegitea".
"Langileen %12 probrezia egoeran dago, eta hori egiten diren politiken ondorio da"

2019-10-30
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako. Gaur egungo egoera aztertzeko, Imanol Karrera (LAB sindikatua) eta Iñak Zabaletarekin (ELA sindikatua) hitz egin dugu. "Langileok ez daukagu bizitza eta lan duina izateko aukerarik, pobrezira eta langabezira kondenatzen gaituztelako", nabarmendu du Karrerak.
"Pertsonak erabiltzen dituzte beren interesen alde"

2019-10-16
Duela hiru urte hasi zen Altsasuko gazteen aurkako auzia; duela hiru urte gertatu zen Koxka tabernako liskarra. Urtemuga dela eta, Antton Leoz eta Antton Ramirez Altsasukoak Aske plataformako kideekin hitz egin dugu: "Oso bide gogorra izan da, eta bidean sufrimendu asko geratu da". Aurkikuntzarik handiena elkartasuna dela adierazi du.
Laura Perezek eta Patxi Zabaletak Udal gobernuen osaketa aztertuko dute Nafarroa Gaur saioan

2019-06-18
Laura Perez eta Patxi Zabaleta parlamentari ohiek ekainaren 15eko Udal gobernuen eraketaren eta biharko parlamentuaren osaketaren analisia egin dute Hamaika Telebistako platoan. Orain Bai platafarmako kideak eta Aralarko sortzaileak bat egin dute ezkerreko alderdi abertzale, subiranista eta ez subiranistek oposizioan izango duten ahalmenaz hitz egiterakoan.
 
bannerra

bannerra