Skip to main content

Nafarroa Gaur

NAFARROA GAUR: Urteko balantzea eta aurrera begirakoak

2017-12-13

Nafarroa Gaur debatearen atal berria izan genuen Hamaika Telebistan Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik. 2017ko honetako azken mahai inguruan, Hedoi Etxarte, Nerea Fillat eta Aitor Urrutia aritu ziren analisi desberdinak egiten. Urtean zehar izandako gertakari nagusien balorazioa egiteaz gain, 2018ko aurrikuspen politikoak zein izanen diren azaltzen ere ausartu ziren… Datorren asteartean Nafarroa Gaur saioaren atal berezia izanen da.

Nafarroa Gaur

2017-11-28

Nafarroako hezkuntza sistemari buruzko saioa. Zerrenda bakarraren onarpena eta horren aurkako lege-proposamena, lan eskaintza publikoaren atzerapena eta murrizketek eragindako ondorioak eta horiek gainditzeko proposamenak. Irakasle eta sindikatuetako arduradunekin elkarrizketak gai horiei buruzkoak. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariari (Aitor Etxarte) elkarrizketa murrizketak aztertuz eta eskola eredu berriaren ingurukoa.

NAFARROA GAUR DEBATEA: Sanferminetako bortxaketaren trataera informatiboa aztergai

2017-11-15

Nafarroa Gaur debatearen hitzordu berria izan genuen Hamaika Telebistan. Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik, Martxelo Diaz eta Maialen Huarte kazetariak hainbat analisi interesgarri egin zituzten Nafarroako gaurkotasun gaien inguruan: Sanferminetako bortxaketaren epaiketari zein trataera ematen ari zaion, Altsasuko gazteen egoera edota atzo berean Uxue Barkosek egindako adierazpenak tarteko. Asteartero iluntzeko 22:00etik aitzin ikusi daiteke Nafarroa Gaur Debatea Hamaika Telebistan.

GUREAN GAUR 14:30

2017-10-25

2017/10/25

Atzo hasi zen Nafarroa Gaur Debatea Hamaika Telebistan. Egoi Irisarri, Ion Orzaiz eta Gorka Bueno gonbidatuekin Nafarroako gaurkotasuna izan zute hizpide;  Gobernuak aurkeztu berri duen turismo kanpaina bereziaz, Euskararen dekretuaz edota Kataluniaz aritu ziren solasean eta hemendik aurrera ere tarte berezia eskainiko zaio Nafarroari, iluntzeko 22etatik aurrera Iruñeko erredakzioan grabatutako Nafarroa Gaur debatean. 

Kiroletan, datorren azaroaren 25an, futbolean, emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du Ipuruan. Norgehiagoka honetan, Iñigo Juaristik debuta egingo du taldeko hautatzaile gisa. Zerrenda horretan egon liteken jokalarietako bat Eunate Arraiza da. Athleticeko ezker hegalekoak oztopo guztiak gainditu ditu elitera iristeko. Gorra izanik, zailtasunak biderkatu zaizkio baina aste honetan Espainiako selekzioarekin debuta egin du. Harrobia saioan, bere kasua aztertu genuen GARA egunkariko Ane Urkiri Ansola kazetariarekin batera.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 25eko Gurean Gaur albistegian.

NAFARROA GAUR: Erabakitzeko eskubidearen inguruko debatea

2017-06-08

Nafarroa Gaur debatearen lehenengo saioan erabakitzeko eskubidearen inguruan aritu ginen Joseba Compains, Ane Ablanedo, Jon Ziriza eta Bixente Serrano izkorekin. Dena, Amaia Eneterreagaren gidaritzapean.

 
bannerra

bannerra