Skip to main content

Zaporeak

Zaporeakek larrialdi janari bilketa antolatu du Euskal Herri osoan

2020-09-25
Irailaren 8an errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorio latzak ikusita, Zaporeakek larrialdi janari bilketa antolatu du Euskal Herri osoan gaur eta biharko.
Goitik behera eta ezker eskuin dabilen matxismoa da akabatu beharreko birusa

2020-03-04
Goitik behera eta ezker eskuin dabilen matxismoa da akabatu beharreko birusa Setentaiotxokoak ezker eskuin, Ermuko Foroaren izpiritua badator hondakindegitik. Guk, bi eskuak goratu ditugu fundamentalisten gainetik eta feminismotik. "Macho man" instalazioa, "Me Too" antzezlana eta @Coroavireus izango ditugu gaur Ereñaga Konekxion, @Tessando eta Dra Ekhill kideen eskutik.
Lesbosen proiektuarekin jarraituko dutela nabarmendu dute Zaporeakeko kideek

2020-03-03
Boluntarioek Lesbosen geratzea erabaki dute, eta beraz, proiektuarekin bertan jarraitzea. Zaporeakeko kideek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana beharrezkoa dela esan dute, bertako egoera jasangaitza delako. Gainera, Lesboseko herritarrak ere laguntzeko prest daudela adierazi dute, eta ultra-eskuindarrek ez dituztela Greziarrak ordezkatzen.
Miren Legoburu (Zaporeak): "Lesboseko faxistak errefuxiatuen kontra egiteko antolatu dira"

2020-03-02
Talde ultra-eskuindarretako kideek beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuen kontra ere jo dute; urtarrilean itxi zuten migratzaileentzako ACNURren egoitzetako bat erre dute, eta kazetariei eta errefuxiatuei ere eraso egin diete.
Grezian eta Balkanetan dauden errefuxiatuen egoera salatzeko manifestazioa egingo dute bihar

2020-02-28
Gipuzkoako hamalau gizarte erakundek mobilizazioa deitu dute otsailaren 29rako, batez ere Grezian eta Balkanetan aduden errefuxiatuen egoera salatzeko. 'Europako Batasuna erruduna' izango da mobilizazioaren leloa.
Santa Ageda bezpera dugu, emakume guztion eguna!

2020-02-05
Santa Ageda bezpera dugu, emakume guztion eguna! Makilakin, gazte eta hain gazte, emakumeak erasotzen dituzuenoi. Argi ibili gurekin! Hemen datoz "Kartel KZK"! Bide batez, Maya alkatea Negu Gorriak dantzatzen... Zergatik ez?
 
bannerra

bannerra