Skip to main content

salhaketa

Sarek, Etxeratek eta Salhaketak presoen egoera "ezkutatzea" egotzi diote Espainiako Gobernuari

2020-05-05
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak nabarmendu dute euskal presoen "ehuneko handi batek" nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen dituela. Gainera, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera salatu dute; datuak "ezkutatu" izana egotzi diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena badu ere. Izan ere, kutsatutako presoen kopurua oso murritza da funtzionarioenarekin alderatuz. Honela, dei egiten diete eragile politiko, sozial eta sindikalei 'Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa' adierazpenarekin bat egin dezaten.
June Santesteban (Salhaketa): "Nafarroako presoen baldintzak egokitu dituzte, baina ez dute hobera egin"

2020-04-28
'Sos presoak covid 19' dinamikak Nafarroako presoen egoera estatuan, Europako gainontzeko presoen egoerarekin berdintzeko eskatu du.
Zaballako espetxean urtea hasi zenetik izandako lau heriotzak salatu ditu Salhaketak

2019-05-08
Zaballako espetxean urtea hasi zenetik hildako lau presoen kasuak argitzeko ezer egin ez izana aurpegiratu die Salhaketak agintari politiko eta judizialei. Gasteizen eskeinitako prentsaurrekoan, elkarteak salatu du egun indarrean den legedia aplikatuta ekidin daitezkeela kasu gehienak, eta erakundeetatik gertatutakoa isilpean mantentzen saiatu direla. Xabier Gonzalez Garcia izan da Zaballako espetxean oraingoz hil den azken Gasteizen egin den elkarretaratzean parte hartu dute bere senideek ere.
Dagoeneko hiru preso zendu dira aurten Zaballako espetxean

2019-04-03
NAIZ-ek aditzera eman duenez Espetxe instituzioen iturriak aipatuta, bi preso sendu dira azken hilabeteetan Zaballako espetxean, Araban. Azken bi hauei urtarrilean gaindosi batek jota hildako gaztea gehitu behar zaio eta, beraz, hiru dira jadanik Zaballako kartzelan hildakoak aurten.
ElkarEkin: Euren familiekin bizi ezin diren haur eta nerabeak eta Salhaketa elkartea

2018-02-12

Arrazoi ezberdinengatik, badira euren jatorrizko familiarekin bizi ezin diren haur eta nerabeak. Errealitate gordin honetara gerturatuko gara. Horrekin batera, presoen egoeraz arduratzen den Salhaketa elkarteko Irati Jimenezekin egon gara.

ElkarRekin / Harrera familiak eta espetxeak

2017-07-19
 

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Horretan laguntzen duten harrera familiak ezagutuko ditugu.

Gaurko bigarren erreportajean Irati Jimenezekin izanen gara. Zuzenbidea ikasten ari zela Salhaketa elkartea ezagutu, eta geroztik bertan aritzen da presoen eskubideen alde borrokan.

 

 
bannerra

bannerra