Skip to main content

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN TB #109: MANAGAITZ + FLY SHIT

2020-06-11
"Gaztaroko erokeria bat baino gehiago!" split diskoa izango da gure gaurko protagonista, eta bide horretan, Managaitz eta Fly Shit taldeak. Hardcorearen errepidean murgilduko gara, irrati libreen uhinetan, gaztetxe zirkuituan... zuk zeuk egin filosofiaren baitan.
MusikaZuzenean TB #108: Kaleko Urdangak Dokan + Trigger

2020-06-04
Lehen erreportajea egiteko DOKA aretoan izan gara Kaleko Urdangak taldeak "Kaleak Sutan" disko txikia aurkezteko eskainitako emanaldi berezian. Bigarren erreportajean Eñaut Zubizarreta ezagutuko dugu, Trigger izenpean taularatzen den musikaria.
MUSIKAZUZENEAN TB #107: Gaizka Insunza + Xabi Ojinaga

2020-05-28
Aste honetako MusikaZuzenean Tb saioan Audience taldeko Gaizka Insunza musikariaren bakarkako lehen diskoa bertatik bertara ezagutuko dugu. Era berean, Hitz Bitan atalean Xabi Ojinaga (Urgatz) abeslariaren gustuko disko, areto eta kantuen berri izango dugu.
MUSIKAZUZENEAN TB #106: Maria Rivero

2020-05-21
Lehen erreportajea osatzeko Zeberio herrira egin dugu bidai. Bertan genuen zain Maria Rivero abeslaria kaleratu duen "Parentesiak" diskoa besapean. Saioa borobiltzeko Hitz Bitan atala ikusteko aukera izango duzue. Lehen aldiz, biko formatuan grabatu dugu eta Niña Coyote eta Chico Tornado izan dira protagonista.
MUSIKAZUZENEAN TB #105: SUA taldea eta DUT (liburua)

2020-05-14
Aste honetako saioan bi erreportaje ikusteko aukera izango da. Lehenengoan SUA talde gaztea ezagutuko dugu, argitaratu duten "Ordu Beltzak" diskoa aitzaki. Bigarrenean, DUT taldearen inguruan idatzi den liburuaz ariko gara PAblo Salgado idazlearekin eta taldeko Xabi Strubell eta Galder musikariekin.
MUSIKAZUZENEAN TB #104: Saretik Etxera!

2020-05-07
MUSIKAZUZENEAN TB #104 Azken asteetan sarean izan diren bi ekimen interesgarri ekarri ditugu gaurkoan gurera. - E.H. Dancehall Covid-19 - #EmakumeKatea
 
bannerra

bannerra