Skip to main content

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN TB #103: Skabidean

2020-04-30
MusikaZuzenean TB saioa etxetik egiten jarraitzen dugu. Etxeko egongela plato bilakatu dugu eta Skabidean taldearekin egin dugu on-line bilkura argitaratu berri duten "Izaera" diskoa ezagutzeko. Niko, Claudia eta Imanolekin elkartu gara, bai eta disko berria grabatu duen Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Ikus eta goza!
MUSIKAZUZENEAN TB #102 DISKO KATEA II

2020-04-23
MusikaZuzenean TB-a etxetik egiten jarraitzen dugu, eta aste honetan ere musikarien etxeetara sartu gara! Disko Katea ekimenaren bigarren atala duzue honekoa, non besteak beste, Cobra, Serge, Onki Xin, Kokein, Olor, Mice, Mocker`s, Habi, Etxekalte, Maisha Mc eta Kaskezur taldeen diskoak ezagutuko ditugu musikarien proposamenei esker.
Musika Zuzenean #101: Etxetik II

2020-04-16
Atal berri honetan musikarien etxeetara sartu gara berriz. Zuzeneko kontzerturik gabe jarraitzen dugu baino sorkuntza topera dabil gure musikarien etxeetan, eta pantaila txikiaren bidez zabaltzen ari dira lau haizetara. Kantu propioak, bertsio bitxiak, giro dantzagarriak eta elkartasun kantuak nagusi izango dira saio berezi honetan. Ikus eta goza!
MUSIKAZUZENEAN TB #100: DISKO KATEA

2020-04-09
Honako saioan DISKO-KATE bat martxan jarri dugu martxan. Musikari ezberdinen proposamenak ezagutuko ditugu saio honetan, bai eta gomendioen bidez 2019 eta 2020 urtetako zenbait disko ezagutu ere. Lumi bikoa, Pelax, Ibon RG, Aitor Etxebarria , Orbel, Jupiter Jon edo Apalatxe izango dira gaur gurean.
MUSIKAZUZENEAN TB #99: Etxetik!

2020-04-02
Zuzeneko musika erabat geldi dagoen garai honetan, musikariak etxetik ari dira sortzen eta jotzen. Ordu erdiko saioan 10 kantu bildu ditugu, besteak beste, Leihotikan taldeko Gorka, Ziztada & Rlantz bikoko Irune, Sala, Iban Zugarramurdi, Natali, Hartz taldeko Joseba, Hiri Galduak taldeko Iosu, Occhi Di Farfallako Miren eta Hodei eta Niña Coyote Eta Chico Tornado ikusteko aukera izango dugu.
Xabi Solano Maiza eta Jon Garmendia “Txuria” - Denbora + Gazta zati bat

2020-03-28
MusikaZuzeneanTB saioaren 98. atalean Xabi Solano Maizak eta Jon Garmendia "Txuria"-k eskainitako bi altxor: "Denbora" eta "Gazta zati bat".
 
bannerra

bannerra