Skip to main content

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #73: McOnak + Ilargi Agirre + Albisteak

2019-06-13
Lehen erreportajean McOnak taldea izango da protagonista. Lekeitiko bandak gernikan du entsegu lokala eta bertan prestatu dituzte "Gure Naufragioak" diskoko abestiak. Hitz Bitan atala bueltan da, eta aste honetan Ilargi Agirre bateria jotzailea gonbidatu dugu. Saioa borobiltzeko albiste laburren tartea izango dugu.
MusikaZuzenean TB #72: Unidad Alavesa + Olor

2019-06-06
Saio honetako lehen erreportajean Unidad Alavesa taldekoak izango ditugu lagun. "Martin Martin" disko berria argitaratu dutela aitzaki bildu gara taldearekin. Bigarren erreportajean OLOR musika egitasmoa ezagutuko dugu! elektronika eta punka bat eginik Jokin Azpiazu Carballoren eskutik!
MusikaZuzenean TB #71: Screamers and Sinners + Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa 2019

2019-05-30
Hiru dimentsiotan dator aste honetako musikazuzenean telebista saioa! Screamers and Sinners talde gipuzkoarrak psychobilly giroetan datorren "hypnosia" diskoa kaleratu berri du, eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean bildu gara laukoarekin Bigarren erreportajean MusikaZuzenean Jaialdi Akustikoa izango dugu hizpide. Igande honetan ospatuko da Usurbil herriko Sutegi antzokian eta bertan formatu txikian ibiltzen diren 12 musika proposamen batuko ditugu Jaialdi ederrean. Erreportaje txikian bakoitzaren lagin bat ezagutuko dugu!
MusikaZuzenean TB #70: Anita Parker + Perlata

2019-05-23
Lehen erreportajea osatzeko Bilbon izan gara Anita Parker taldearen entsegu lokala den laborategian. Elektronikatik abiatuta, disko koloretsu eta anitza osatu du bandak. Errepidea hartu eta Arrasatera egin dugu bidaia, bertan Perlata taldea ezagutzeko. Punk rock giroetan datorren lauko banda da honakoa eta "Urrezko kaiola" diskoa dute estudioko azken emaitza
MusikaZuzenean TB #69: Egurra Ta Kitto + Orbain Kultur Elkartea

2019-05-16
Saioko lehen erreportajea osatzeko Egurra ta Kitto talderekin egin dugu hitzordua azpeitian. Errepidea hartu eta gasteizera egin dugu bidai. Bertan, Orbain kultur elkartea ezagutu dugu.
MUSIKA ZUZENEAN 68: Ibon RG + Andoni Tolosa "Morau"

2019-05-09
Aste honetako lehen erreportajea grabatzeko Azkoitiko Matadeixen egon gara IBON RG musikariarekin. "Hil Zara" disko bikoitza kaleratu berri du musikari bizkaitarrak eta bere unibertsoan barneratu gara. Hitz Bitan atalean Andoni Tolosa "Morau" musikaria ezagutuko dugu gertutik.
 
bannerra

bannerra