Skip to main content

berezia

Baskonia: Mitoak, hitoak eta izaera aztergai

2020-05-18
Baskoniaren inguruko Marakana Txikia monografikoa Joseba Sanchez-ekin batera: Talde gasteiztarraren inguruko garaipen, jokalari eta entrenatzaile mitikoak hizpide.
Everest 1980: Herri oso bat gailurrean, Felipe Uriarte eta Ramon Olasagastirekin

2020-05-14
1980ko maiatzaren 14a egun historikoa da euskal kirolarentzat eta gure jendartearen iruditegi kolektiboan iltzatuta geratu den lorpena eskuratu zuten Martin Zabaleta hernaniarrak eta Passang Temba sherpak. Espedizio horren balentriak eta gailurrean utzitako mezuak oihartzun zabala lortu zuen. 40 urte beranduago, Everesten izandako Felipe Uriarterekin zein "Herri oso bat gailurrean" liburuaren egile Ramon Olasagastirekin mintzatzeko aukera izan dugu.
Etxea izan da aurtengo Herri Urratseko topalekua

2020-05-11
Senperen egiten den Ipar Euskal Herriko Ikastolen jaia, modu desberdinean ospatu dute koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta. Seaskak eta Kanaldudek bat egin dute igandean, saio berezia zuzenean emanez herri telebista honen webgunetik, jaia etxetik ospatzeko xedez. Aurtengo leloa, Gaki Ge Senpereko herritarrek erabiltzen dute “bagoaz” esateko. Hala du izena baita saioan aurkeztu den aurtengo bideoklipak. Bestak beste, zuzenekoan, musika eta bertsoak izan dira eta topa ere egin dute herritarrek, urteroko giroa imitatzeko asmoz. Antolatzaileek adierazi dutenez, ez dute etsiko eta pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an ospatuko dute Herri Urrats Senpereko lakuan.
30 urte eta gero, Liverpool jaun eta jabe

2020-03-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak mundu mailako kirol txapelketa nagusiak eten ditu. Itzulera datarik gabe, Ingalaterrako Premier Leagueko jarduna aztertu dugu Marakana Txikian. Orain arte, Jurgen Klopp-en Liverpoolek titulua eskura du 30 urtetako sikatearen ostean. Nabarbentzekoa baita, Leicester City, Wolverhampton edo Sheffield United-en denboraldi bikainak edo Arsenalek zein Tottenhamen kurtso zailak.
Dena prest Errusiako munduko txapelketa hasteko

2018-06-11

Kirol alorrean lau urtero behin mundu osoko zaleen arreta berenganatzen duen ekimena hastear da: Munduko futbol txapelketa. Hamaika Telebistan, Errusian jokatuko den lehiaketaren nondik norakoak aztertu ditugu. Horretarako, Beñat Zarrabeitiak, Rayco Sanchez "Opio Errebeldea" blogari eta idazlearekin elkartu da. Faboritoak, jokalariak, debutariak, bitxikeriak eta historia aintzat hartu dituzte.

Jurdan Arretxe: "Sanchezen mugimenduak Ciudadanos-en estrategia erditik apurtu du"

2018-06-01

Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Jurdan Arretxeren ustez, Pedro Sanchez "indarberrituta" atera da zentsura moziotik eta Moncloan eman ditzakeen hilabeteak posizio onean kokatu dezaketela oraindik datarik ez hauteskunde berrien atarian. Aldiz, PPk "lidergo krisia" pairatzen duela azpimarratu du eta Sanchez-en mugimenduak Ciudadanosen "estrategia apurtu" egin duela nabarmendu du Arretxek.

 
bannerra

bannerra