Skip to main content

Beñat Zaldua

Basque black lives matter

2020-06-11
George Floyden eta Ndiaye Iruñeko gazte senegaldarraren auziaz Beñat Zalduarekin.
Angela Davis eta Jimi Hendrix

2020-06-10
Iraultza ez da atzokoa (bakarrik), etorkizuna ere bada. Ameriketako Estatu Batuek euren burua inbaditzeko garaia al dute?
Beñat Zaldua (Kazetaria): "Argitzeke gelditu da 2016an zer gertatu zen komisaldegi horretan"

2020-06-09
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatzera. Beñat Zalduak gazte senegaldarraren auziaren jarraipena egin du 2016az geroztik, eta berarekin aztertu dugu gaia.
Beñat Zaldua (Kazetaria): “Nori egin zaizkio PCR testak?”

2020-05-13
Koronabirus sintomak dituzten gaixo guztiei PCR probak egin beharko dizkiete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzuek, sintomen berri izan dutenetik 24 ordu pasa baino lehen. Agindua Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak argitaratu du maiatzaren 11ko Buletin Ofizialean. Baina, orain arte, nori egin zaizkio PCR testak? Galdera hori egin du Beñat Zaldua kazetaria. Azaldu duenez, positibo ematen dutenen portzentai handia izaten da ospitaleratua, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kasua bestelakoa da. Berrogeialdi egokirik eta frogarik gabe pasatu al dute koronabirusa herritarrek? Hainbat galdera planteatu ditu Zalduak gaiari heltzeko. PCR testak egiterako orduan Lakuaren interesei ere erreparatu die.
Alemanian egiten den test kopurua EAEn egiten denaren bikoitza da

2020-03-31
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a antzemateko Alemanian baino test gehiago egiten direla adierazi du Lakuako Osasun Sailak. Beñat Zaldua kazetariak datuak alderatu ditu, eta Miguel Sanchez Plangintza Sanitarioko zuzendariak esandakoa okerra izan daitekeela ondorioztatu du. Azken asteetan, Alemanian 6.238 test egin dituzte, milioi bat biztanleko; Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.677.
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.
 
bannerra

bannerra