Pello Guerra GARAko kazetariarekin izurri beltzari eta koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien arteko antzekotasunak izan ditugu hizpide Nafarroa Gaur saioan. Hemen duzue ikusgai.
Nafarroan positiboek gora egin arren positibotasun-tasak behera egin du. Eskubide Sozialen Kartaren Nafarroako bozeramaileek agerraldia egin dute hiriburuko Gaztelu Plazan gogoratzeko urtarrilaren 30eko greban eskatutako arloetan ez dela sakondu eta urte hasieran agindutakoak ere ez dituela bete foru agintaritzak.
Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidea da eta elkarte horrek kudeatu du Txantrea Auzoko Prebentzio Arretako zerbitzua azkeneko 20 urteetan. Orain, Xabier Leozek kritikatu du zerbitzuaren kudeaketa kendu dietela auzo elkarteei "munizipalizazioaren aitzakia" baliatuz.
Belen Ausejo Urbizi taldeko kidea da eta Esako urtegiaren eta Nafarroako Ubidearen bideragarritasunaz eta alternatibez mintzatu da Nafarroa Gaur saioan.
Iruñeko Auzoetako prebentzio taldeak babesteko elkarretaratzeak eginen dituzte gaur eta kritikatu dute Navarra Sumaren erabakia, ez dela teknikoa baizik eta politikoa.