Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Poliziaren indarkeriaren biktima diren German Rodriguez eta Mikel Arregi eta Bertsoaroa

2019-11-05
Gaurko saioan Mikel Arregi eta German Rodriguezen memoriaren aitortzan burututako azken ekimenez arituko gara lakuntzako 'Mikel Arregi Gogoan' plataformako kideekin eta Sabino Cuadrarekin. Kulturari erreparatuta, gaur hasi da Bertsoaroa eta horretaz aritu gara Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perezekin. Kondestable Jauregian Murias margolariaren lanak ikusgai daude.
"Langileen %12 probrezia egoeran dago, eta hori egiten diren politiken ondorio da"

2019-10-30
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako. Gaur egungo egoera aztertzeko, Imanol Karrera (LAB sindikatua) eta Iñak Zabaletarekin (ELA sindikatua) hitz egin dugu. "Langileok ez daukagu bizitza eta lan duina izateko aukerarik, pobrezira eta langabezira kondenatzen gaituztelako", nabarmendu du Karrerak.
Euskararen osasun politikoaren azterketa Ana Ollo kontseilariarekin

2019-10-29
Saio anitza gaurkoa, euskara, ekonomia eta literatura bait dakartza. Ana Ollo Herri Harremanetarako kontseilariarekin euskara administrazioan aztertu dugu. Bestalde ELA eta LAB sindikatuetako Iñaki Zabaleta eta Imanol Karrerarekin Biztanleria Aktiboaren Inkestaren azken datuak eta Eskubide Sozialen kartak deitutako greba deialdiaz aritu gara. Txalaparta argitaletxeak Karl Marxen Kapitala haurrentzako edizioan argitaratu du.
Ikastolen etorkizuna, Nafarroa Oinez, Brexita eta Errotxapeako gaztetxea aztergai

2019-10-22
Josu Reparazekin (NIEko presidentea) Nafarroako ikastolen osasunaz mintzatu gara eta Nafarroa Oinezen etorkizuna aztertu du. Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Bruselan, Brexitaren inguruko hainbat klabe eman dizkigu. Azkenik Ahotsa.info-ko kideen eskutik Errotxapeako Gaztetxearen erreportajea luzatzen dizuegu.
Skolae eta Altsasu

2019-10-15
Nafarroa gaur saioaren bosgarren atala,
Martxelo Diaz eta Ion Orzaiz kazetariek Nafarroako gaurkotasun politikoa aztertu dute

2019-10-08
Garako Martxelo Diazek eta Berriako Ion Orzaizek Nafarroako Gobernuak bi hilabete bete dituelarik egoera politikoaren erradiografia egin dute Nafarroa Gaur saioan.
 
bannerra

bannerra