Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Polizia eredu eta armen erabilera, eztabaidaren abiapuntua

2019-01-29
Nafarroa Gaur saio honetan Aingeru Zudairerekin egon gara polizia ereduaz eta armen erabileraz hitz egiten. Zudairek begia galdu zuen polizia batek botatako pilotakada baten ondorioz eta ostegunean hasiko da ustezko errudunaren aurkako epaiketa. Kirol arloan Jagoba Arrasate elkarrizketatu dugu, Osasunako entrenatzailea. Kultur arloan "Izotza apurtzen den ertza" lana aurkezten dugu
Autogestio eredua gatazkaz haratago

2019-01-22
Nafarroan Gaur saioan autogestio ereduaz jardun gara Errotxapea eta Maravillas gaztetxeetako kideekin. Gatazkaz haratago, guneotan sortzen diren bizikidetza eta bisimodu esparruez eta horrek izan ditzakeen bilakaerez aritu zaizkigu. Eskola jazarpena El Langui aktore eta rap egilearekin landu dugu. Azkenik, Pamplona Negra festibala Baluarten bisitatu dugu.
Azkoien, langile borrokaren mapan

2019-01-15
URte berria gainezka iritsi da Nafarroara, panoramako hainbat alderditan. Azken asteak bereziki oparoak izan dira aldarrikapenei dagokienez. Erreportajean, askok mugarritzat jo duten Huerta de Peraltako langileen greban sakonduko gara, lehen sektoreari orokorrean begirada bat botaz. Laura Perezekin elkarrizketatu gara Orain Bai eta Podemosen arteko auziaren inguruan haren ikuspuntua eman diezagun. Azkenik Zorroztarri erakusketa bisitagai izango dugu.
2018ak Nafarroan utzi diguna

2018-12-18
Urteko gertaera nabarmenen errepasoa egin dugu Reyes Ilintxeta, Martxelo Diaz, Ion Orzaiz eta Ainhoa Arano kazetarien eskutik. 2018an zehar Nafarroan bizitakoen analisia egin dute bai eta horiek izan dezaketen eragina aztertu ere datozen hauteskundeei begira.
Sortzaile nafarrak Durangoko Azokan

2018-12-11
Gaurko saioan bildu egin ditugu Durangoko Azokan izandako zenbait sortzaile nafarrei egindako elkarrizketak. Besteak beste, Vendetta musika taldeko Enriko Rubiños, Txalaparta argitaletxearen sortzaile den Joxe Mari Esparza, Altsasuko auziari buruzko liburua idatzi duten Aritz Intxusta eta Aitor Agirrezabal, Belatz komikigilea eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgorekin izan gara.
Nafarroaren Eguna

2018-12-04
Abenduaren 3arekin, Nafarroaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izan dira. Besteak beste, Urrezko Domina jaso du Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteak. Bestetik, Saioa Alkaizarekin izan gara, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso duen kazetariarekin. Horrekin batera, Iruñeko Udalak aitortu egin du Sara Fernandez dispertsioaren biktima izan zela orain 15 urte. Amaitzeko Flitter taldearen omenean egindako diskoa eta kontzertuak hartu ditugu hizpide.
 
bannerra

bannerra