Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Osasuna zelai barrutik

2018-11-27
Osasunaren Sadar zelaia birmoldatzeko proiektuen inguruan eta taldeak urteetan zehar izandako bilakaeraz aritu gara. Bestetik, Polizien Legea hizpide hartu du Garako kazetari Martxelo Diazek. Azkenik, Sorgin Gaur jaialdi alternatiboak bere azken edizioa ospatu du aurten.
Indarkeria matxistaren aurkako bidean

2018-11-20
Azaroaren 25aren harira, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin, alegia, indarkeria matxista hartu dugu hizpide nagusi. Bestetik, espetxe sistemaren inguruko eztabaida piztu nahi duen ‘Penitencia’ dokumentalaren gidoilarietako batekin izan gara. Amaitzeko, Iruñean izan den I. Tatuajearen Bilkuraren irudiak bildu ditugu.
Skolae, hezkidetzarako bidean

2018-11-13
Eztabaida piztu du Skolae hezkidetza programak Nafarroan eta horren inguruko jarrera ezberdinak jaso ditugu erreportaje batean. Bestetik, Pobreziaren Kontrako Nafarroako Sareko kidea elkarrizketatu dugu, Nafarroako pobrezia datuak eta horien azalpena jasotzeko. Amaitzeko, kulturaren esparruan, ‘Baxenabarre, lurralde berezia’ erakusketa ekarri dugu gurera.
Euskara ikasten

2018-11-06
1.200 ikasle inguruk eman duen aurten izena AEK euskaltegietan. Azken urteotako matrikula gorakadari buruz gehiago jakiteko Iruñeko Irrintzi euskaltegian izan gara. Bestetik, Soziologian doktore eta EHUko irakasle Josu Amezagarekin hitz egin dugu komunikabideen gizartean duten eragin eta funtzioez. Azkenik, Leihotikan taldeak kaleratu berri duen abestia ekarri dugu gurera.
Euskarari puzka

2018-10-30
Errigorak udazkeneko kanpaina jarri du abian euskalgintza, elikadura burujabetza eta auzolanean oinarrituta. 2013tik 800.000 euro bideratu dituzte Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara. Bestetik, milaka lagun bildu dira euskara behingoz Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatzeko. Mobilizazioak ‘berdintasuna’, ‘kohesioa’ eta ‘justizia’ hartu zituen aldarri nagusitzat.
Gogoan hartzeko izenak

2018-10-23
Bazterrean geratutako biktimen izenak argitara atera nahi izan ditu Joseba Zabalza argazkilariak ‘Gogoan hartzeko izenak’ proiektuarekin; horren inguruan hitz egin du berarekin egindako elkarrizketan. Bestetik, asteburuan Altsasun izan da Nafarroa Oinez eta bertako irudiak jasotzen ditu osatutako erreportajeak.
 
bannerra

bannerra