Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Adierazpen askatasuna, kolokan

2018-10-02
Pentsiodunek mobilizazioei ekin diete pentsio duin eta publikoak eskatzeko. Bestetik, adierazpen askatasunaren urraketaren inguruan, Lahaine.org-eko Boro eta Ahotsa.info-ko Pitu kazetariekin izan gara. Kultura arloan, Nafarroako Komikiaren IX. Azokako irudiak bildu ditugu.
Mugimendu antiespezistaren hazkundea

2018-10-16
Sortu berri den NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboko bozeramailearekin izan gara taldeak, zenbait hiltegitan infiltratuta, egindako ikerketa lana ezagutzeko. Bestetik, Hutsun Txalaparta taldeak bere lehenengo diskoa kaleratuko du eta horren sorreraren inguruan hitz egin dute elkarrizketan.
Intsumisioaren parkea dauka Iruñeak

2018-10-09
Intsumisioaren aitortza egin du Iruñeko Udalak mugimenduak bultzatu zuen desmilitarizatutako gizarte baten aldeko konpromisoagatik. Intsumisoetako bat izan zen Juan Kruz Lakasta eta berak bizitakoa kontatu digu elkarrizketa batean. Bestetik, Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko hausnarketak jaso ditugu hiru nafarren bizipenak eta Behatokiko Garbiñe Petriatik egindako ekarpenak batuz.
Mugikortasun jasangarrirako bidean

2018-09-25
Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Iruñeko Udalak eta hainbat jarduera antolatu ditu horren aldeko kontzientzia zabaltzeko herritarren artean. Bestetik, euskararen lege berria egiteko Nafarroako Parlamentuko batzorde bereziaren saioek aurrera jarraitzeko dute bai eta bestelako eragileen ekimenek ere. Azkenik, Belatz komikigilearekin izan gara bere azkeneko lanak ezagutzeko.
Iruñea, teknologia zaleen topagune asteburu batez

2018-09-18
Teknologiaren zaleek topagune garrantzitsua izan dute Navarra LAN Partyrekin, 500 parte hartzaile inguru bildu baitira teknologiaren inguruko ezagutzak elkartrukatzeko. Bestetik, Nafarroako Gobernuak egindako Ijito Komunitatearen Garapenerako Estrategia aztertu dugu Gaz Kalo Nafarroako Elkarte Ijitoen Federazioko koordinatzailearekin. Kulturari dagokionez, Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira eta Beltza Weekend jaialdiari erreparatu diegu.
Maravillas, Iruñeko Alde Zaharrean hazitakoa

2018-09-11
Elizaren inmatrikulazioen inguruan elkarrizketa egin diogu Nafarroako Ondare Kulturalaren Defentsarako Plataformako kide de Joxe Mari Esparzari. Bestetik, Maravillas gaztetxearen inguruan izandako gertaerak eta horiek eragin ditzaketen ondorioak aztertu ditugu Martxelo Diaz eta Xabier Letona kazetariekin. Azkenik, Iruñeko Batasunaren Pribilegioa ospatu da asteburuan.
 
bannerra

bannerra